EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Plazandreak Torneoko bosgarren jardunaldia lehiatu da
Mikel Inuntziagaren taldeak 3-0 irabazi die Erlantz Garciak zuzenduriko neskei
Urrezko aizkolari zein harrijasotzaileen finalak igandean jokatu ziren
Aizkoran, Julen Alberdi Txikiak lortu zuen garaipena, harri-jasotzen Urrak jantzi zuen txapela gizonezkoetan eta Karmele Gisasolak emakumezkoetan.
Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiaren finalak jokatu dira
Arregi-Huegun, Gallastegi- Etxeberria eta Zurutuza- Manterola dira 2020ko edizioaren txapeldun berriak