EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Neurririk zorrotzenak hartuta jokatuko da ‘IV. Euskal Herria Txapela’ko finala
Lizarrako San Jeronimo eta Zestoako San Juan Zaharren Egoitzetako langileak omenduko ditugu finalean
Real Sociedad – Osasuna irailaren 5ean, Txapela jokoan
Real Sociedad eta Osasuna futbol taldeek jokatuko dute aurtengo Txapelaren finala, iluntzeko 20:30ean, Reale Arenan
Emakumezkoen Euskal Kopa abian da
Irailaren 3-5 bitartean, Araski, Lointek Gernika, IDK eta Tarbes taldeak neurtuko dituzte indarrak