EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Aitor Altuna: «Konpetiziotik at, proba librean beste anaitasun eta disfrutatzeko modu bat aurkitu nuen»
Transpyrenees proban parte hartu berri duen Aitor Altunarekin solasaldia
Reala 1-0 Osasuna, IV. Euskal Herria Txapelaren finalean
Reala txapeldun, Osasuna bigarren; IV Euskal Herria Txapela | Euroeskualdea Kopa 2020ko finalean
Martin Fiz Maratoia bertan behera geratu da
COVID19 gaitzaren eraginagatik, antolakuntzak aurtengo edizioa bertan behera uztea erabaki berri du