EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Andde Sainte-Marie: Euskal kirol selekzioen ofizialtasunaz
Andde Sainte-Mariek aztergai hartu ditu euskal selekzioen ofizialtasuna lortzeko trabak eta atekatik ateratzeko bidea
X. Euskal Herria Kopako aurkezpena: finalak eta bigarren fasea
X. Euskal Herria Kopako aurkezpen ofiziala egin da gaur goizen Amorebieta-Etxanoko Urritxe futbol zelaian
Aizkolariek beraiek antolatutako Euskal Herriko Txapelketa jokatuko dute
Desadostasunak tarteko, aizkolariek ez dute parte hartuko federazioak antolatu ohi duen txapelketan