EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari

Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Promozioko Buruz Buruko finalaurdenak jokatu dira asteburuan
Salaberria vs Arteaga II.a eta Elordi vs Egiguren V.a izango dira txapelketako finalerdiak
Binakako harri-jasotze txapelketako 7. saioa jokatu zen Albainan
Julen Diaz eta Jagoba Otaegi aritu ziren elkarrekin, guztira 6.529 kilo altxatuz, 57 jasoaldi eginda
Bertan behera geratu da Punta Galea Challengea
Getxoko olatu handiko surf txapelketa ez da aurten egingo, koronabirusari aurre egiteko hartu beharreko neurriengatik