EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Bera Berak Zvezda talde errusiarrarekin berdindu du European Leagueko kanporaketan
Kanporaketako aurreneko partidan 27na berdindu ondoren, sailkapena Errusian jokatu beharreko partidan erabakiko da
Iñigo Juaristi: “Aurrera egiteko, urtean bizpahiru partida jokatu beharko lirateke”
Bizkerre eta emakumezko Euskal Selekzioaren entrenatzailea da Iñigo Juaristi
Euskal Herriko Kluben arteko Txapelketa udaberrira atzeratu da
Nazionalaren VI. edizioaren finala azaroaren 8an jokatzekoa zen