EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Euskal Herriko 4×4 Sokatira Txapelketa bueltan da
Euskal Herriko 4×4 sokatira txapelketako lehenbiziko txapelak larunbat honetan jokatuko dituzte Getxon eta azkenak abenduaren 19an, Getxon ere
Donostiako Grand Slam zesta-punta txapelketa asteartean hasi zen
Zuloaga eta Zabalak Antxon-Aldazabal bikoteari irabazi zioten eta Arbe eta Urtasunek garaipena eskuratu zuten Aaron eta Izaguirreren aurka
Binakako harri-jasotze Txapelketako jardunaldia lehiatu zen Pobesen
Jokin Eizmendi eta Gorka Etxeberriaren artean 7.469 kilo altxatu zituzten. Aroa Sanchezek 18 urterekin debuta egin zuen harri-jasotzaile modura