EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Fusto-Urrutia, Txapeldunak
Hirugarrenez jarraian jantzi dute txapela, finalean Necol-Gordon bikoteari 3-2 irabazita (7-10, 10-6, 6-10, 10-6 eta 6-10)
Alex Txikonen taldea Manaslura bidean
Philimetik Bihira bitarteko bidea egin berriak, oinarrizko kanpamendura urtarrilaren 10ean edo 11n iristea espero dute
2021eko UCI World Tourreko egutegia zehaztu da
Euskal Herriko Itzulia apirilaren 5tik 10ra izango da, Donostiako klasika uztailaren 31an eta Emakumezkoen Itzulia maiatzaren 14-16an