EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Berrikuntzekin dator UTS Master erremonte txapelketa
Fnalerdiak igande honetan jokatuko dira eguerdiko 12:00etan eta finala urtarrilaren 30ean, gaueko 23:00etan
Nafarroako herri kirol txapelketak jokatu dira Lekunberrin
Bigarren mailako aizkora txapelketako finala eta Arpana txapelketa mistoa lehiatu ziren igandean
Heri kirol jaialdia lehiatu zen igandean Aizarnan
Urrezko Binakako Aizkora Txapelketako eta Urrezko emakumeen zein gizonen harri jasotze txapelketetako saioak jokatu ziren