EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Athletic-Eibar, martxoaren 20an
Arratsaldeko 14:00etan hasiko da, San Mames futbol zelaian. V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamalaugarren partida izango da
Aurtengo Euskal Herriko Itzuliaren xehetasunen berri eman dute
Banakako erlojupeko batekin hasiko da Bilbon apirilaren 5ean eta Arraten izango du amaiera, 10ean
Eskuz Binakako Master Laboral Kutxa 2021 Txapelketa aurkeztu dute
Zortzi bikote arituko dira martxoaren 6an hasi eta apirilaren 4an amaituko den txapelketan