EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Urrezko aizkolarien eta harri-jasotzaileen finalak, igandean Izarraitzen
Eguerdiko 12:00etan hasita, ikuslerik gabe eta COVID19 gaitzari aurre egiteko osasun neurriak zorrotz beteta burutuko da herri kirol saio mamitsua
Iñaki Ibero: “Euskal Selekzioaren ofizialtasuna da gure helburu nagusienetako bat”
Elkarrizketa Euskadiko Arraun Federazioko presidente berriarekin
Nafarroako erremonte txapelketako finalistak erabaki dira
Senior mailan, Maylin-Segura (Agoitz) vs. De Rueda-Mitxeo (Erreka) eta Jubenil mailan, Maylin II-Leatxe (Erreka) vs. Pikabea-Garcia (Erreka)