EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari

Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Athletic-Eibar, San Ignacio-Eibar C eta Berriozar-Athletic C, asteazkenean
Abuztuaren 16an ‘A’ zein ‘B’ maileko partidak izango ditugu XIII. EHKopan
Eibar 3-0 Osasuna eta Bizkerre 0-0 Alaves
XIII. EHKopa abian da. Fanderian aurkeztu da aurtengo edizioa: Jon Esturo Loiolaren omenez jokatuko da
XIII. EHKopa hasiko da larunbatean, Eibar-Osasuna eta Bizkerre-Alaves partidekin
Eibar-Osasuna Errenterian jokatuko da, eta Bizkerre-Alaves, Sondikan, 19:00etan hasita partida bietan