EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Aloñako igoera urriaren 17an lehiatuko da
Pandemiaren bilakaerak baimentzen badu Oñatiko lasterketa ezaguna urriaren hirugarren igandean izango da
Ivan Cobo eta Unai Zubeldia garaile Aitor Bugalloren oroimenezko lasterketan
Elite eta 23 urtez azpikoen proban, Lizarte taldeko Ivan Cobo eta jubenillenean, Oriako Txirrindulari Taldeko Unai Zubeldia izan ziren azkarrenak
Larunbatean jokatuko dira Iruñerriko Erremonte txapelketako finalerdiak
Hiru bikote arituko dira lehian: Ezkurra-Saldias, Uterga-Barricart eta Aldabe-Azpiroz