EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Athletic 0-0 Alaves
Berdinketarekin amaitu da V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamaseigarren partida. Eibar-Reala izango da hurrengo norgehiagoka, apirilaren 26an.
Frolych Honore izan da Itzuliko bosgarren etapako irabazlea
Deceuninck-Quick Stepeko Josef Cerny taldekidearekin batera ihes eginda iritsi ostean
Apirilaren 10ean hasiko da Emakumezkoen Larruzko Pilotako III. Bizkaia Paleta Txapelketa
Sei bikotek jokatuko dute txapelketa apirilaren 10ean, 17an eta 24an, eta apirilaren 30ean, finala jokatuko da