EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Athletic-Osasuna, maiatzaren 8an
Gaueko 21:00etan hasiko da, San Mames futbol zelaian. V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hemeretzigarren partida izango da
Hasi da Emakumezkoen larruzko paleta III. Bizkaia torneoa
Lehen jardunaldiko emaitzak: Martin-Etxaniz 2 Agirresarobe-Landajo 0 eta Galdos-Mendizabal 2 Iturbe-Zulaika 0
Pau Miquelek irabazi du Valenciaga Memoriala
Igor Arrieta taldekidea bigarren izan zen 1:28ra eta Pablo Uria (Gomur) hirugarren bi minutura