EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Unai Iribar nagusi Santikutz Klasikan
Pau Miquel ailegatu zen bigarren, irabazlearengandik 3 segundora eta Igor Arrieta izan zen hirugarrena, 13 segundora
Urrezko Aizkolarien lehen jardunaldia jokatu zen Berastegin
Hurrengo faserako txartela lortu zuten aizkolariak, Jokin Urretabizkaia Basozabal, Xuban Kañamares V.a eta Hodei Ezpeleta izan ziren
Abian da Lur Gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketa
Larunbatean jokaturiko 680 kiloko lehen jardunaldian, Gaztedi A taldea nagusitu zen