EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Urriza-Aizpuru III.a eta Loitegi-Zubiri garaile
Urriza-Aizpuru III.ak Ansa II-Labakari 30-29 irabazi zieten San Fermin Torneoko A finalean eta Loitegi-Zubirik 30-21 Urrutia II-Martirenari B finalean
Santurtzi eta Deustu, Bizkaiko txapeldun
Bizkaiko traineruen txapelketa lehiatu zen asteazkenean Lekeition, 18:00etatik aurrera
Urolaren 45. Igoera-Jaitsiera piraguismo proba lehiatu da Zumaian
Itxas-Gain kirol elkarteak antolatutako hitzordu honetan ehundik gora piraguistek parte hartu zuten igande goizean