EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Erlantz Garciaren taldeak jantzi ditu Plazandreak saioko txapelak
Finalean Reyes Azkoitiaren taldea 3-0 gaindituta
Buruz Buruko Txapelketaren aurre ligaxkako lehen partida jokatu da
Ansa II.ak lehen lau puntuak lortu ditu Zubiri handi baten aurka (30-26)
Plazaz Plazako finalaurdenak jokatu dira Donamarian
Emaitzak: Aldaregia-Ruiz de Larramendi 22 Ruiz de Infante-Ruiz de Larramendi 17 eta Arrizabalaga-Mendiburu 22 Aldai-Oses 7