EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Larunbatean hasiko da XI. Euskal Herria Futbol Kopa 2021 edizioa
Abuztuaren 14an hasi eta 29an jokatuko da finala, Zarautzen
Irurita Miguelenek irabazi du Baztan-Errekako 41. Laxoa Txapelketa
Final haundian, Arraioz Sagardiari 9-7 irabazita
Emakumeen I. Masters Gasteiz pilota txapelketako finalak jokatu dira
Eskuz Iera Agirre eta Olatz Ruiz de Larramendi nagusitu ziren eta gomazko paletan Haizea Salanueva eta Itxaso Erasun