EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Reala – Athletic, igandean
VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren hirugarren partida izango da. Publikoarekin jokatuko da, Anoetako futbol zelaian, 21:00etan hasita
Walking Footballeko euskal selekzioak nazioarteko ibilbideari ekingo dio
Athleticek Lezaman dituen instalazioetan arituko da Ingalaterraren aurka larunbat honetan
Azpeitiko Erremonte Txapelketako finalistak zehaztu dira
Loitegik eta Barrenetxea IV.ak zein Ansa II.ak eta Martirenak lortu dituzte finalerako txartelak