EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Euskal Selekzioak ezin izan du Argentinarekin
Argentinarrak hobeto aritu ziren uneoro eta ez zieten inolako aukerarik eman euskal jokalariei (21-35)
Emakumezkoen Basque Country Nazioarteko Txapelketako lehen jardunaldia jokatu da
Finlandiaren aurka galdu arren (27-26), maila bikaina eman du Euskal Selekzioak
IV. Bergara Hiria Emakumezkoen pilota txapelketako finalak jokatu dira
Mendizabal-Arrizabalaga nagusien mailan eta Barrocal-Gaminde promesetan, izan dira txapeldunak