EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Banakako zesta-punta txapelketako lehen bi jardunaldiak lehiatu dira
Basquek, Goixerrik, Cosmek eta Ladutxek irabazi dute eta hurrengo fasera sailkatu dira
Urrezko Aizkolarien Koparen kanporaketa lehiatu dute Etxebarrin
Hurrengo kanporaketarako sailkatu direnak, Patxi Mindegia, Suharri Rodriguez eta Ibai Soroa izan dira
Unai Alberdik Euskal Herriko Lau eta Erdiko Elite Txapelketa irabazi du
ILUNPE klubeko pilotari gipuzkoarrak 22-13 irabazi zion OBERENA klubeko Canabali final ikusgarri batean