EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Asteburu honetan hasiko da E.H.-ko Ezker Paretako Kluben arteko Txapelketa
Guztira 76 klubek jokatuko dute aurtengo lehiaketa eta orotara 190 talde eta 500 pilotari inguru lehiatuko dira
Lointek Gernikak agur esan dio Europari
Kanporaketako bueltako partidan CBK Mersinen aurka 69-40 galdu ostean
Osasuna 1-3 Athletic
VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren seigarren partida izan da. Sailkapenean, Athletic dugu buruan zazpi punturekin. Ondoren Reala dago, bostekin.