EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Maite Maiora eta Ibai Larrea nagusi Antzuolako 8 miliak mendi lasterketan
Probaren bederatzigarren edizioan, 246 lasterkarik amaitu zuten 13,8 kilometroko ibilbidea
Natxo Gonzalezek irabazi du Galeako olatu handien txapelketa
Bigarrenez eskuratu du garaipena, Aritz Aranburu bigarren eta Nic Lamb hirugarren izan direlarik
Olharan-Etcheto bikotea finalerdietan da
Barandika eta Lekerika gaindituta, sailkapena eskuratu dute, Erkiaga-Zabala bikotearekin batera