EUSKAL PILOTA
Arrizabalagak eta Gamindek irabazi dute Emakume Master Cup txapelketa
Berezia izan da aurten Irungo Uranzu pilotalekuan jokatu duten Emakume Master Cupeko Laboral Kutxa Binakako Masterraren pilota mistoko finala. Uranzuk hirugarren aldiz hartu zuen finala, baina ez zuen antzik izan aurreko biekin. Ez zuten jokatu duela bi urte bezala, ikusleen kopurua mugatuta, eta are gutxiago, iaz bezala, ateak itxita, eta erabateko isiltasunean, baizik eta harmaila ahalik eta gehien beteta, eta festa giroan.
Finalak osagai guztiak zituen ederra izateko. Egungo aurrelari onenetako bi aritu ziren: Olatz Arrizabalaga (Gernika-Lumo, Bizkaia, 1997) eta Amaia Aldai (Dima, Bizkaia, 2000). Eskarmentu handiko bi pilotari horiek gora eta gora ari diren bi gazte izan zituzten atzelari lanetan: Arrizabalagak, Enara Gaminde (Laukiz, Bizkaia, 2007), eta Aldaik, Andrea Capellan (Santo Domingo de la Calzada, Errioxa, 2006).
Arrizabalaga-Gaminde ziren faboritoak eta ez zuten hutsik egin. Finalaren aurretik, hiru partida jokatuak zituzten, eta hirurak irabazi; tartean, elkarren artekoa: 22-16, Eibarren, eta finalean ere Bizkaiko bikoteak Amaia Alday eta Enara Gaminde gainditu zituen berriro (3-22).
Ligaxkako partida horretan partida ikusgarria egin zuten. Irungo hitzordua, aldiz, bakarrizketa izan zen, partida hasi eta buka. Takada urdina 0-6koarekin hasi zen eta abantaila haunditzen joan zen uneoro (1-7, 2-11, 2-14, 2-20). Andrea Capellanek asko sufritu zuen eta bikote urdinak berriz partida bikaina jokatu zuen, azkenean aurreikusita zegoena baino garaipen errazagoa erdietsi zutelarik (3-22).
Bestalde, Maddi Barrokalek eta Itsaso Erasunek Laboral Kutxa Masterreko hirugarren postua lortu zuten Irungo Uranzu pilotalekuan jokatutako jaialdiaren atarian Leire Garai eta Ane Mendiburu garaitu ondoren. Gipuzkoarrek 16-18 irabazi zuten partida gogor batean.
Eskuz binakako Master Laboral Kutxa txapelketa
Igandea, 2022-03-27 Ordua: 12:00 Uranzu pilotalekua, Irun
Lehenengo partida, eskuz binaka pilota mistoa 3. eta 4. postuak
Leire Garai – Ane Mendiburu 16 Itxaso Erasun – Maddi Barrocal 18
Bigarren partida, eskuz binaka pilota mistoa elite FINAL HANDIA
Andrea Capellan – Amaia Aldai 3 Enara Gaminde – Olatz Arrizabalaga 22
Banakako zesta-punta txapelketako lehen bi jardunaldiak lehiatu dira
Basquek, Goixerrik, Cosmek eta Ladutxek irabazi dute eta hurrengo fasera sailkatu dira
Unai Alberdik Euskal Herriko Lau eta Erdiko Elite Txapelketa irabazi du
ILUNPE klubeko pilotari gipuzkoarrak 22-13 irabazi zion OBERENA klubeko Canabali final ikusgarri batean
Ansa II.a eta Martirena finalerdietara sailkatu dira
Ostegunean jokaturiko lehian, 33-40 irabazi zieten Goikoetxea eta Barrenetxeari