EUSKAL PILOTA
Arribas-Garciak eta Iris-Mateok jantzi dituzte Nafarroa Foru Komunitateko lehen txapelak
Argazkiak: emakumemastercup.eus
Nafarroako Foru Komunitateko Torneoa erreferentzia bihurtzen ari da emakumezkoen pilotaren udaberriko egutegiaren barruan, eta eskuari dagokionez, pasa den apirilaren 24an, hasiera eman zitzaion txapelketari Antsoainen, dagoeneko azken txanpan sartu delarik.
Ederra izan zen Viana eta Orkoien artean osaturiko emakumezkoen esku pilota asteburua. Bertan banatu ziren pilota goxuko lehen txapelak eta, era berean, ekainaren 5ean Nafarroa Arenako hitzordu nagusirako lehen txartelak, elite mailan Larrarte eta Erasunen eskuetara joan zirenak.
Aurtengo edizioko lehen txapelek, gainera, kolore berezia izan zuten, Bartzelonara bidaiatu baitzuten, hain zuzen ere, Nafarren Etxeko eskolara. Leire Arribas eta Isabel Garcia bertako ikasle aurreratuak, larunbatean Vianako finalerdia irabazi zuten eta igandean garaipena lortu zuten Kattin Madariaga eta Nahia Bertiz nafarren gainetik 18-3 pasa ondoren.
Senior mailako finala askoz ere lehiatuagoa izan zen, eta txapeletako bat etxean geratu zen, Altsasun hain zuzen ere, bertakoa den Sonia Irisek, Jone Mateo lekeitiarrarekin batera, Amaia Zarrabeitia eta Miren Elondo bizkaitarrei 18-16 irabazi ziena.
Elite mailako finalaurrekoari dagokionez, Miren Larrartek eta Itsaso Erasunek Navarra Arenako finalerako txartela lortu zuten Vianan, Barrokal-Mendizabal 22-16 mendean hartuta. Nabarmentzekoa da Larrartek koadro alaietan eskaini zuen maila bikaina.
🏆 Nafarroako Foru Komunitatea torneoa
📌 Igandea, 2022-05-22 🕐 Ordua: 12:00 🕋 Orkoiengo frontoia
⚾ Lehenengo partida, finala eskuz binaka pilota goxua gazteak
🔴 Leire Arribas – Maria Isabel Garcia (Bartzelona) 18
🔵 Kattin Madariaga – Nahia Bertiz (Nafarroa) 3
⚾ Bigarren partida finala, eskuz binaka pilota goxua senior
🔴Sonia Iris (Altsasua) – Jone Mateo (Lekeitio) 18
🔵Amaia Zarrabeitia (Kortezubi) – Miren Elondo (Bermeo) 16
📌 Larunbata, 21-05-2022 🕐 Hora: 17:00 🕋 Vianako pilotalekua
⚾ Mistoa nagusiak
🔴 Barrokal – Mendizabal 16
🔵 Erasun – Larrarte 22
Nafarroako Foru Erkidegoa Txapelketako eskuzko kanporaketak jokatu dira
Mendabian eta Lodosan jokatu zituzten asteburuan lehen kanporaketak
Loitegi eta Goikoetxea nagusi Oriamendi Eskolako txapelketan
Finalean 40-31 garaitu zituzten Irazu eta Murgiondo eta merezimendu osoz irabazi dute txapela
Iparraldeko zesta-puntako udako egutegia zehaztu dute
Donibane Lohizune eta Miarritzeko pilotalekuetaz aparte Pauekoetan ere jokatuko dira hainbat txapelketa