ARRAUNA
Arraun Lagunak eta Orio, garaile Lekeition
Traineru estropaden denboraldia abiatzear da eta aurrerapen gisa igandean Lekeitioko estropadak jokatu zituzten, bertan emakumezkoen XI. Lekeitioko ikurriña eta gizonezkoen XLIII. Lekeitioko Ikurriña lehiatu zirelarik goizeko 11:00etatik aurrera.
Lekeitioko Bandera izaten da aurrera begira pista gehien ematen dituen hitzordua eta traineru indartsuenen potentziala neurtzeko erakusleiho ezinhobea, eta halaxe suertatu zen honakoan ere, berdintasuna izan zelarik ezaugarririk nagusiena.
Gizonezkoen lehian, Oriok eta Hondarribiak ohorezko txanda zirraragarria bizi izan zuten, euren aurkari guztiak baino askoz gehiago izan zirelarik eta haien arteko lehia ezin orekatuagoa izan zelako. Azkenean, Orioko trainerua nagusitu zen segundo bat baino gutxiagoko aldearekin. Hirugarren postua, segundo bakarrera, Urdaibairentzat izan zen, bigarren txandan aurkariak txikitu baitzituen. Bestalde, Ondarroa eta, batez ere, Zierbena ez ziren espero zen mailan egon eta zortzigarren eta bederatzigarren postuetan sailkatu ziren, hurrenez hurren.
Bestalde, emakumezkoen estropadan, Arraun Lagunak-ek eta Oriok jarraipena eman zioten iaz erakutsitakoari, eta aurkariak baino askoz gehiago izan ziren. Hori bai, oraingoan donostiarrek erdietsi zuten garaipena, tarte estuagatik bada ere.
Gizonezkoak
- Orio 19:56,03
- Hondarribia 0,29″ra
- Urdaibai 1,62″ra
- Donostiarra 12,65″ra
- Isuntza 18,72″ra
- Getaria 20,93″ra
- Kaiku 22,38″ra
- Ondarroa 34,12″ra
- Zierbena 44,92″ra
- Santurtzi 50,23″ra
- San Juan 55,64″ra
- Zarautz 1:01ra
Emakumezkoak
- Arraun Lagunak 10:45,12ra
- Orio 0,31″ra
- Donostiarra 13,78″ra
- Hondarribia 30,93″ra
- Tolosaldea 31,57″ra
- Deusto 38,92″ra
- Hibaika 46,55″ra
- Ondarroa 56,70″ra
Aulki Mugikorreko Gipuzkoako Txapelketa lehiatu zen larunbatean Orion
Emakumezkoetan Santiagotarrak Irun nagusitu zen eta gizonezkoetan Orio izan zen garailea
Berritasunekin dator Traineru denboraldiaren egutegia
Eusko Label eta Euskotren ligak uztailaren 3an hasiko dira, Coruñan
Bi bandera irabazi ditu asteburuan Ondarroako emakumezkoen traineruak
Zorrotzaurreko Uharteari I. Itzulian eta Portugaleteko San Nikolas IX. Traineru Jaitsieran nagusitu ziren