ARRAUNA

Arraun Lagunak eta Hondarribia A irabazle Hondarribiako XX. Traineru Jaitsieran

by | 2020/02/11

XX. Hondarribiko Traineru Jaitsiera lehiatu da astebukaera honetan

 

Denboraldi-aurrearen barruan, Traineru Jaitsiera jokatu zuten igande eguerdian Hondarribian, emakumezkoetan Arraun Lagunak eta gizonezkoetan Hondarribia “A” irabazle suertatu zirelarik.

Igande goizean Hondarribiko jeitsiera lehiatu zen Hondarribiko ohiko estropada eremuan. Edizio berezia izan da aurtengoa, bi hamarkada bete baititu aulki finkoko aurrauneko zita klasiko honek. Beteranoak, gizonezkoen traineruak eta emakumezkoenak lehiatu dira, orotara 36 eskifaiek parte hartu dutelarik.

Aurreko urteetan bezala, iraganean Kontxako eliminatoria jokatzeko erabiltzen zen ibilbide berdinean lehiatu dira arraunlariak, froga hura 1982. urterarte Hondarribian jokatzen baitzen. Udaran egiten den Hondarribiko Ikurriña estropadaren leku beretik abiatu dira traineruak, hondartza paretik, baina lau luzera beharrean, bi luzera egin dute proba.

Emakumezkoetan, lehia estua egon da eta azkenean Arraun Lagunak izan da azkarrena 15´31´´ko denborarekin, Orio eta Tolosaldea atzean utzita. Hamalau ehunen baino ez dizkio atera bigarrenari, eta 6, 54 hirugarren sailkatuari. Atzerago, Donostiarra, Hondarribia, Hibaika, Zumaia, Isuntza, Lapurdi eta Mundaka. Arraun Lagunak taldearen garaipenaz aparte, nabarmentzekoa izan da Tolosa traineruaren arraunlariek eman duten ezustekoa, izan ere ETE ligan aritu dira azken urteetan eta gaur Euskotren Ligan aritzen diren Donostiarra eta Hondarribiaren aurretik geratu dira. Gaurkoa baino lehen, Portugaleten eta Sestaon, Oriok irabaziak zituen bi estropadak.

Gizonezkoetan aldiz, etxeko taldea izan zen azkarrena 20 minutu eta 36 segunduko denbora eginda baina hemen ere tarte txikia egon da irabazlearen eta bigarrenaren artean, izan ere,  Hondarribia Ak 6,13 segundo soilik atera dizkio Urdaibairi. Hirugarren Donostiarra trainerua helmugaratu da 18,10 segundutara. Atzetik, Isuntza A, San Pedro, Zarautz, Donostiarra B, Deusto, Isuntza B eta Arkote.

XVIII. Gasteiz Hiria Herri Lasterketa-2017

XVIII. Gasteiz Hiria Herri Lasterketa-2017

LASTERKETAK/GASTEIZ HIRIA   Igande honetan, urriak 5, jokatuko da Gasteizen XVIII. Gasteiz Hiria Herri Lasterketa, urtetik urtera antolatu ohi dugun herri lasterketa, kirola ere Euskal Herriaren gure nortasunarekin uztartuta bizitzeko eta sustatzeko ildoan. Ohi...

Gasteiz Hiria Herri Lasterketa azaroaren 1-ean

Gasteiz Hiria Herri Lasterketa azaroaren 1-ean

LASTERKETAK/GASTEIZ HIRIA   Dato kaletik eta 10 kilometroko ibilbidearekin azaroaren 1ean, goizeko 11:00etan ospatuko da XVI. aldiz Gasteiz Hiria herri lasterketa. Euskara eta kirola uztartzeko helburua duen lasterketa honetan izena emateko   [gallery...

III Burdin Hesia mendi lasterketa eta mendi martxa izugarrizko giroan

III Burdin Hesia mendi lasterketa eta mendi martxa izugarrizko giroan

LASTERKETAK   Joan den igandean, maiatzak 24ean  ospatu zen III Burdin hesia mendi lasterketa eta lehen  mendi martxa Bilbotik Laudiora. 25 kilometrotako ibilbidea izan zuen lasterketak Bizkaia frontoitik abiatu zen goizeko 9,30etan eta 200 korrikalarik hartu...