ARRAUNA
Arraun Lagunak eta Hondarribia A irabazle Hondarribiako XX. Traineru Jaitsieran
XX. Hondarribiko Traineru Jaitsiera lehiatu da astebukaera honetan
Denboraldi-aurrearen barruan, Traineru Jaitsiera jokatu zuten igande eguerdian Hondarribian, emakumezkoetan Arraun Lagunak eta gizonezkoetan Hondarribia “A” irabazle suertatu zirelarik.
Igande goizean Hondarribiko jeitsiera lehiatu zen Hondarribiko ohiko estropada eremuan. Edizio berezia izan da aurtengoa, bi hamarkada bete baititu aulki finkoko aurrauneko zita klasiko honek. Beteranoak, gizonezkoen traineruak eta emakumezkoenak lehiatu dira, orotara 36 eskifaiek parte hartu dutelarik.
Aurreko urteetan bezala, iraganean Kontxako eliminatoria jokatzeko erabiltzen zen ibilbide berdinean lehiatu dira arraunlariak, froga hura 1982. urterarte Hondarribian jokatzen baitzen. Udaran egiten den Hondarribiko Ikurriña estropadaren leku beretik abiatu dira traineruak, hondartza paretik, baina lau luzera beharrean, bi luzera egin dute proba.
Emakumezkoetan, lehia estua egon da eta azkenean Arraun Lagunak izan da azkarrena 15´31´´ko denborarekin, Orio eta Tolosaldea atzean utzita. Hamalau ehunen baino ez dizkio atera bigarrenari, eta 6, 54 hirugarren sailkatuari. Atzerago, Donostiarra, Hondarribia, Hibaika, Zumaia, Isuntza, Lapurdi eta Mundaka. Arraun Lagunak taldearen garaipenaz aparte, nabarmentzekoa izan da Tolosa traineruaren arraunlariek eman duten ezustekoa, izan ere ETE ligan aritu dira azken urteetan eta gaur Euskotren Ligan aritzen diren Donostiarra eta Hondarribiaren aurretik geratu dira. Gaurkoa baino lehen, Portugaleten eta Sestaon, Oriok irabaziak zituen bi estropadak.
Gizonezkoetan aldiz, etxeko taldea izan zen azkarrena 20 minutu eta 36 segunduko denbora eginda baina hemen ere tarte txikia egon da irabazlearen eta bigarrenaren artean, izan ere, Hondarribia Ak 6,13 segundo soilik atera dizkio Urdaibairi. Hirugarren Donostiarra trainerua helmugaratu da 18,10 segundutara. Atzetik, Isuntza A, San Pedro, Zarautz, Donostiarra B, Deusto, Isuntza B eta Arkote.
Oihane Perez eta Ugaitz Artolak irabazi dute Euskal Herria Mendi Erronka
Erreleboka Hodei Lujanbio eta Oihana Zubillaga nagusitu ziren
Oihana Kortazar eta Xabi Vegas garaile, Arnoko mendi lasterketan
Elgetarrak gainera, probaren marka ere ondu zuen
Euskal Selekzioa SkyRunner Munduko Kopako bigarren proban aritu da
Sara Peña eta Maud Combarieu, laugarren eta bosgarren sailkatu ziren Madeiran