HERRI KIROLAK

Arratzuko Piratak Herri Kirol Taldea nagusitu da Bizkaiko Herri Kirol Ligan

by | 2021/03/26

Argazkiak: egursport.com

Gautegiz – Arteagan, Arratzuko Piratak HKT izan zen Txapelduna Bizkaiko Herri Kirol Ligako txapelketan

Pasa den igandean, martxoak 21, Gautegiz Arteagan lehiatu zuten Bizkaiko Herri Kirol Ligako Txapelketa jardunaldi bakarrera, eguerdiko 12:00tan hasita.

Bertan, Busturialdeko Piratak Herri Kirol  taldeak 21 minutu eta 41 segundoko markarekin lortu zuen txapeldun izatea. Ondarroa geratu zen txapeldunorde, 23 minutu  eta 8 segundo eginda. Mallabia (23 minutu eta 46 segundo) eta Getxo (25 minutu eta 36 segundo) sailkatu ziren hirugarren eta laugarren, hurrenez hurren.

Talde Partehartzaileak honakoak izan ziren:

PIRATAK HKT: Naroa Arrieta, Xabat Erleaga, Aritz Martin, Salva Erleaga, Inhar Urruzuno, Beñat Obieta eta Iraide Gezuraga.

ONDARROA: A. Etxebarria “Ureta”, Andoni Zubiaurre, Uxue Ansorregi eta Mikel Agirre.

MALLABIA: Karmele Gisasola “Zelai III.a”, Jesus Gisasola “Zelai II.a”, Jon Gisasola “Zelai V.a”, Ioritz Gisasola “Zelaia IV.a” eta Unai Ardeo.

GETXO HKT: Beñat Amade, Ousmane Drame, Garazi Arruti, Joseba Legarreta, Ugaitz Lejarzegi eta Natxo Gomez.

Egin beharreko lanak berriz, erlojuaren kontra Lasto-jasotzea (12 jasoaldi, gizonak 45/35 kilo eta neskak 30/25 kilo), Ingude jasotzea (50 jasoaldi, neskak 10 kilo eta mutilak 18/14 kilo), Txinga-erutea (10 untza, gizonak 50/35 kilo eta neskak 25/20 kilo), Zaku eramatea (240 metro, gizonak 80k eta neskak 40k), Lokotx biltzea (25-1,25 metro), Trontza mistoa (10 ebaki-45¨¨), Aizkora (2 ebaki, gizonak 54¨¨ eta neskak 45¨¨) eta Harrijasotzea (12 jasoaldi, gizonak 100/75kilo eta neskak 50/40k).

Bizkaiko Herri Kirol Ligako txapelketako sailkapena:

1° Piratak: 21 minutu eta 41 segundo

2° Ondarroa: 23 minutu eta 08 segundo

3° Mallabia: 23 minutu 46 segundo

4° Getxo: 25 minutu 36 segundo