LASTERKETAK

Arrate Mintegi eta Urko Herran nagusi Gasteiz Duatloian

2021/10/12

Argazkiak: Gasteiz Duatloia

Gasteiz Duatloiaren I. edizioa lehiatu zen pasa den igandean, urriaren 10ean, bertan 226 korrikalarik parte hartu zutelarik

 

Duatloi sprint distantziako Arabako txapelketa izan zen ere eta ibilbidea Salburua auzoan zehar burutu zen. Guztira, bost kilometro lasterka, 20 kilometro bizikletan, eta 2,5 kilometro oinez egin behar izan zituzten parte hartzaileek.

Hasteko, Buesa Arenatik irten eta bi buelta eman zioten korrika 2,5 kilometroko zirkuituari eta ondoren, bizikleta gaineko proba sei kilometro baino zertxobait gehiagoko zirkuitu batean egin zen, eta 3 itzuli eman behar izan zituzten. Azkenik, 2,5 kilometro egin behar izan zituzten helmugara ailegatzeko.

Gizonezkoetan Urko Herran nagusitu zen 53 minutu eta 11 segundoko denboran helmugaratuta, bigarren Joanes Goitisolo izan zelarik irabazlearengandik 18 segundora. Iker Ortiz de Zaratek osatu zuen podiuma 53 minutu eta 29 segundoko denborarekin.

Emakumezkoetan berriz, Arrate Mintegi izan zen irabazlea 01:03’38ko denbora eginda, talde bereko Ines Moreno (1:04:58) bigarren sailkatu zen eta Miren Josune Bikuña hirugarren  (1:05:10).

Federatutako atleten lasterketaz gain, proba herrikoia ere lehiatu zen igandean, non ehun bat kirolari aritu ziren, azkenean Pablo Alvarez (39:13) eta Andrea Larrañaga (49:34) nagusitu zirelarik. Kategoria honetan beste distantzia batzuk izan ziren: 2,5 kilometro korrika (buelta bat zirkuituari), 13,4 kilometro bizikleta gainean (zirkuituari bi buelta) eta 2,5 kilometro korrika  (zirkuituari buelta bat), hain zuzen ere.

SAILKAPENAK

Emakumezkoak

1.- Arrate Mintegui Gonzalez – Club La Blanca – 01:03’38»

2.- Ines Moreno Sanchez – Club La Blanca – 01:04’58»

3.- Miren Josune Bikuña Zubia – Antxintxika Debagoiena Tri – 01:05’10»

Gizonezkoak

1.- Urko Herran Aguilar – Club La Blanca – 00:53’11»

2.- Joanes Goitisolo Otazua – Ascentium Araba Tri – 00:53’29»

3.- Iker Ortiz de Zárate Núñez – Club La Blanca – 00:53’49»

Gasteiz Hiria Herri Lasterketa azaroaren 1-ean

Gasteiz Hiria Herri Lasterketa azaroaren 1-ean

LASTERKETAK/GASTEIZ HIRIA   Dato kaletik eta 10 kilometroko ibilbidearekin azaroaren 1ean, goizeko 11:00etan ospatuko da XVI. aldiz Gasteiz Hiria herri lasterketa. Euskara eta kirola uztartzeko helburua duen lasterketa honetan izena emateko   [gallery...