MENDIKO LASTERKETAK

Arrate Bastida eta Aideko Lopez de Arbina, hautatzaile berriak

2021/12/23

Argazkiak: emf.eus

Berriki argitaraturiko oharrean aditzera eman zutenez, Euskal selekzioko mendi korrikalariek, uko egingo diote aurrerantzean euskal selekzioaren izenean aritzeari, eta erabaki horrek soka luzea ekarri du egunotan.

Albiste mingarria izan da honakoa, zalantzarik gabe, eta bere momentuan adierazi genuenez, hitz egin, zauriak sendatzen saiatu eta aurrera egiteko tenorea da oraingoa, berandu baino lehen, munduko mendietan euskal kirolariek gure herria ordezkatzen duen selekzioarekin egon daitezen.

Bien bitartean, EMFko Zuzendaritza Batzordeak Euskal Selekzioaren hautatzaile berriak izendatu ditu Mendi Lasterketen modalitatean, Arrate Bastida eta Aideko Lopez de Arbina izan direlarik taldearen buru izateko aukeratutako pertsonak.

Hautatzaileak aukeratzerakoan, EMF sortu duen Lasterketa Batzordeak, arlo honetan ospe handia duten pertsonekin, oso profil zehatza bilatu duela adierazi du: mendiko lasterketen modalitateak lehen pertsonan ezagutzea, taldeak antolatzeko eta kudeatzeko gaitasuna izatea eta bidaiatzeko prestasuna.

ARRATE BASTIDA

Txiki-txikitatik, Arrate Bastida mendira hurbildu zen. Lehenik, Pirinioetako zeharbide luzeetan zaletu zen, eta, handik gutxira, EMFk antolatutako Euskal Herriko Iraupen Luzeko Martxen Zirkuituan. Denborarekin, ibilaldiak “labur eta motel” geratu zitzaizkion Arrateri; beraz, 2010ean zortea probatu zuen bere lehen ultrarekin, Tilenus Xtremekin, eta hortik aurrera beste batzuk metatu zituen: HH, G2, Apuko xtrem, UTMCD, UTMB, Lavaredo, Ultra Mitik, Desafio Cantabria, Travesera, Somiedo nola EH Mendi Erroneta TOR.

Bertan izandako esperientziaz haratago, Arrate Bastida mendiko lasterketetako epaile gisa trebatu zen, lehenengo EMFn eta gero FEDMEn. Gainera, BMF-FBMko CXM batzordean parte hartu du.

AIDEKO LOPEZ DE ARBINA

Lanbidez, Armentia Ikastolako irakaslea, mendizale bihotzekoa. Lopez de Arbinak mendian egin daitezkeen kirol-diziplina guztiak praktikatu ditu: eskalada, mendiko eskia, martxak… 2014an egin zuen mendiko lehen lasterketa, «Benetan Gasteiz» taldearekin, eta duela 4 urtetik Gaikar-Zortzietakoak taldearekin lehiatzen da. Aideko López de Arbinak, besteak beste Zegama Aizkorrin parte hartu zuen 2019an, 2021ean Buff Epic Trail 45K Munduko Txapelketan, EH mendi Erronkna (2016, 2018, 2019), Hiru Handiak proban (2018), Ioar-Kanpezu lasterketan (2017, 2019), eta abar.

Hautaketa hauetaz gain, EMFk jakitera eman duenez, honakoak izango dira Euskal Selekzioko kideak hautatzeko irizpideak:

Federazio-lizentzia izatea, Euskal Selekzioa ordezkatzeko ageriko konpromisoa edo Mendiko Lasterketen Arlo Teknikoak programatzen dituen kontzentrazioetara edo entrenamenduetara joateko konpromisoa bezalako nahitaezko baldintzekin batera, irizpide objektibo batzuk daude, eta korrikalariek irizpide horiei jarraitu ahal izango diete selekzioan sartzeko dituzten aukerak ezagutzeko:

-EMF txapelketa indibidualen eta selekzioen sarrera zuzena espezialitate bakoitzean.

-Banakako EMF txapelketetan zein estatuko eta selekzio bidezko txapelketetan korrikalariek lortutako emaitza hartuko da kontuan.

-Nazioarteko probak, EMFko probak, eta FEDMEk homologatutako proben emaitzak.

-EMFren mendiko lasterketen teknifikazio-taldeko kide izatea ere positiboki baloratuko da.

-Horretaz gain, hautatzaileen irizpide teknikoa inplementatu behar da.

Irailaren 12ra atzeratu dute Aloñako Igoera

Irailaren 12ra atzeratu dute Aloñako Igoera

Data aldaketa honek berrikuntzak ekarriko ditu, normalean igandean lehiatzen den lasterketa larunbatera pasako da eta goizean egin beharrean atsaldeko 16:00etan hasiko da