HERRI KIROLAK
Arabako Lokotx bilketa Txapelketa jokatu zen larunbatean
Iragan larunbatean, irailak 11, Arabako Lokotx Biltze Txapelketa lehiatu zen Eltziegon (Araba), non Maider Etxezabal eta Aritz Iturriberri nagusitu ziren.
Emakumezkoen lehian soilik bi kirolarik parte hartu zuten eta esan bezala Maider Etxezabal herri kirolari azpeitiarrak (uda sasoian lokotx biltzean aritzen da eta udazkenetik aurrera, berriz, sokatiralari ibiltzen da Arabako Badaiotz taldearekin) jantzi zuen txapela, bigarren izandako Zuriñe Frutosi 37 segundoko aldea atera ondoren. Ondo entrenatuta agertu zen Eltziegoko ekitaldira Etxezabal eta egindako txapelketarekin gustura agertu zen. Behin Arabako txapela irabazita, orain Euskal Herriko Lokotx Biltze Txapelketa jokatzeko aukera du Etxezabalek, nahiz eta oraindik ez den zehaztu non eta noiz jokatuko den.
Gizonezkoen lehian aldiz, bost kirolari aritu ziren nor baino nor gehiago: Guillermo Lopez, Aritz Iturriberri, Xabi Vegas, Ion Vegas eta Beñat Lopez de Garaio. Azkenean Iturriberri nagusitu zen 6´34ko denborarekin, atzetik Ion Vegas hamairu segundora eta Guillermo Lopez 28 segundora bigarren eta hirugarren sailkatu zirelarik, hurrenez hurren.
Emakumezkoen sailkapena:
1 Maider Etxezabal 7 minutu eta 52 segundo
2 Zuriñe Frutos 8 minutu eta 29 segundo
Gizonezkoen sailkapena:
1 Aritz Iturriberri 6 minutu eta 34 segundo
2 Ion Vegas 6 minutu eta 47 segundo
3 Guillermo Lopez 7 minutu eta 02 segundo
4 Xabi Vegas 7 minutu eta 15 segundo
5 Beñat Lopez de Garaio 7 minutu eta 22 segundo
2020ko Arabako Lokotx bilketa Txapelketan, irabazleak Aritz Ruiz eta Zurine Frutos izan ziren. Aritz Ruizen denbora 6 minutu eta 24 segundutakoa izan zen, eta atzetik honakoak sailkatu ziren: bigarrena Xabier Vegas izan zen (6 minutu eta 37 segundu), hirugarrena Jon Vegas (7 minutu eta 5 segundu) eta laugarrena Guillermo Lopez (7 minutu eta 14 segundu).
Garbiñe Lopez de Uralde eta Ion Lapazaran garaile, Euskal Herriko trontza misto txapelketan
Bigarren Ainhoa Iraizoz eta Josetxo Barberena sailkatu ziren eta Sela Goñi eta Jesus Goñik osatu zuten podioa
Jokin Eizmendik irabazi du Harri Handien Gipuzkoako Txapelketa
Iñigo Eizagirre izan da bigarren, Jon Unanue hirugarren eta Aimar Galarraga laugarren
Mikel Larrañagak irabazi du Gipuzkoako Aizkora Txapelketa
Azpeitiarraren ondoren sailkatu ziren, hurrenez hurren, Eneko Otaño beizamarra eta Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarra