KIROLA ETA EUSKARA
Arabako kirola Euskaraldian
Argazkiak: euskaraba.eus
Duela bi urte, Euskaraldiaren lehen edizioaren baitan, hainbat kirolari eta kirolzale bildu ziren Europa biltzar-jauregian, ekimenarekin bat egiteko, eta Arabako kirola euskalduntzeko pausuak nola eman eztabaidatzeko.
Guztira, Gasteizen 13.000 eta Araba osoan 18.000 izan ziren Euskaraldiarekin bat egin genuenok. Bada, aurten azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean, Euskaraldiaren bigarren edizioa izango da.
Edizio horrek berritasun bat du: ariguneak. Ariguneak euskaraz jarduteko leku seguruak dira, bertan dauden kide guztiek euskara ulertu egiten dutelako eta taldean euskaraz egitea babestu egiten dutelako. Hori horrela, ariketa era kolektiboan ere egingo dute.
Ekimenak bi rol ditu, ahobizi eta belarriprest, eta zuetako bakoitzak horietako bat hartu behar du, 15 egun horietan horren arabera jokatzeko.
Arabako hainbat kirol elkartetan ariguneak sortu dira dagoeneko:
ARABAKO EUSKAL PILOTA ELKARTEA • ARABAKO IGERIKETA FEDERAZIOA • ARABAKO MENDIZALE FEDERAZIOA • ARABAKO GOLF FEDERAZIOA • ARABAKO HOCKEY FEDERAZIOA • BADAIOTZ HERRI KIROL TALDEA • BASKONIA – ALAVES GROUP • GAZTEDI RUGBY TALDEA • IPAR POLO CURLING TALDEA • ZARAMAGA PILOTA ELKARTEA • FITNESS GASTEIZ KARATE ESKOLA • AMURRIO TRAIL TALDEA • AMURRIOKO PELOTAZALE KLUBA • MENDIKO LAGUNAK • NERBIOI RUGBY KIROL TALDEA • ARAMAIO PILOTA ELKARTEA • ORIXOL MENDIZALE ELKARTEA • BIZINDAR HERRI KIROL TALDEA • ATXIPI EUSKARA MENDI TALDEA • ZIGOITIKO ZIZKIÑO MENDI TALDEA • HERRIAREN PILOTAZALE ELKARTEA • LAUDIO B.C. ESKUBALOI TALDEA • AGURAINGO SASKI BALOI KIROL KLUBA • GALZAR AGURAIN KIROL ETA KULTUR ELKARTEA • HEZI ETA HAZI TAEKWONDO KLUBA • LEZAO PILOTA ELKARTEA • MANU YANKEE MENDI TALDEA • LAN ETA JOLAS • PALATU KIROLDEGIA • BAÑUETA KIROLDEGIA
Garrantzitsua da kirol arloko eragileok ekimen honetan inplikatzea, haiek egiten dutenak eragin handia baitu haur eta gaztetxoen hizkuntza portaeretan. Hartara, Arabako Kirol Federazioen Elkartetik Euskaraldian parte hartzera animatu nahi izan dute, izena emateko hemen egin daitekeelarik: http://izenematea.euskaraldia.eus
KIROLA ETA EUSKARA
Jokin Larrañaga: “Kirol Lege berria behingoz onartzea ezinbestekoa izango da”
Arabako Aldundiko Euskararen Foru Zerbitzuburua, kirola eta euskara uztartzeko bideaz
Euskal Kirolari, kirola euskaraz eta etxean egiteko tresna
Erreferentziazko zenbait kirolarik erakutsiko dute nola entrenatzen diren eta herritar guztiek egin ditzaketen zenbait ariketa gomendatuko dituzte
Bizkaian Kirola ere Euskaraz ekitaldia izan zen astelehenean
Bizkaian kirol mundua euskalduntzen jarraitzeko konpromiso irmoa berretsi zuten eragile ezberdinek