MENDI LASTERKETAK
Antzuolako Zortzi Miliak mendi lasterketa, 2022ra atzeratua
Gehienetan otsaileko hirugarren igandean lehiatu izan da Antzuolako Zortzi Miliak mendi lasterketa 2013an sortu zenetik eta beraz igande honetan zuten aurtengo hitzordua jarrita.
Baina tamalez aurten ez da egingo, izan ere, egungo osasun egoera kontuan hartuta, bederatzigarren edizioa 2022rako uztea erabaki du talde antolatzaileak, probak datorren urtera arte itxaron beharko duelarik, gutxienez.
Izena emateko epea zabaldu ere ez dute egin aurten. 2020ko edizioan 280 korrikalarik parte hartu zuten Antzuolako proban, eta %70a bailarako korrikalariak izan ziren. Aurtengoak bederatzigarren aldia beharko zuen, eta probak azken urtean izandako arrakastaren erakusgarri da iaz hiru ordutan 240 lagunek eman zutela izena. 2021era begirako saiakera bat egin nahian, duela aste batzuk, Strava aplikazioaren bidez saio birtuala osatzeari buruz hitz egin zuten, baina azkenean baztertu egin dute hori.
Iazko edizioan 249 korrikalarik hartu zuten irteera Antzuolako plazan goizeko 10:30etan, otsailaren 16an, hain justu Covid-19aren inguruko neurriak hartu baino hilabete lehenago.
Gizonezkoetan, Beñat Etxabe eta Jokin Etxabe anai bergararrak izan ziren azkarrenak. Beñat heldu zen lehena helmugara, 1:04:40ko denborarekin –errekorra gainditzeko bi segundo bakarrik falta izan zitzaizkion bergararrari–, Jokin baino hamasei segundo azkarrago. Hirugarren, Xabi Lete oñatiarra izan zen, eta laugarren Ioritz Conde elgoibartarra.
Emakumezkoetan, Ainara Urrutia aretxabaletarra izan zen onena, 1:20:24ko denborarekin. Bigarren Ane Zabala arrasatearra izan zen, Urrutia baino bi minutu beranduago helmugaratuta, eta hirugarrena, Logroñotik etorritako Gema Olabe.
Sailkapena (gizonak):
1- Beñat Etxabe 1:04:40
2- Jokin Etxabe 1:04:56
3- Xabi Lete 1:05:27
4- Ioritz Conde 1:07:24
5- Ander Nafarrate 1:07:55
6- Josu Imaz 1:08:00
7- Iñaki Hormaetxe 1:09:02
8- Aimar Larrea 1:09:34
Sailkapena (emakumeak):
1- Ainara Urrutia 1:20:24
2- Ane Zabala 1:22:36
3- Gema Olabe 1:24:11
4- Irati Larrañaga 1:24:41
5- Ainhoa Aspiazu 1:27:24
6- Edurne Elkoroiribe 1:32:23
7- Barbara Martin 1:33:29
8- Olatz Manuel 1:33:47
2022ko EMFaren mendiko lasterketen egutegia zehaztu da
Martxoaren 19an emango zaio hasiera denboraldi berriari
Jone Zabaleta eta Thierry Ndikumwenayo garaile Amurrioko Krosean
Emakumeetan Aratz Rodriguez eta Onditz Iturbek osatu zuten podiuma, eta gizonetan Rodrigue Kwizera eta Pablo Sanchezek
Antzuolako 8 Milak, otsailaren 20an
Urtarrilaren 8an irekiko dute proban parte hartzeko izen-ematea