EUSKAL PILOTA
Antton Pebet memoriala bertan behera geratu da
Argazkiak: Behar Zana Elkartea
Behar Zana elkartetik adierazi dutenez, abenduaren 4an hastekoa zen IX. Antton Pebet memoriala bertan behera geratu da Covid19 gaitzak eragindako egoeraren okertzea dela eta.
Antolakuntzatik eskerrak eman nahi izan dizkiete urte guztietan bidelagun izan dituzten babesleei, pilotariei eta pilotazaleei: “Zuei esker egin da Anttonen txapelketa handi eta erreferente pilota munduan. 2009an hasi zen bidearekin jarraituko dugu 2021ean. Pilotalekuetan ikusiko gara”.
IX. edizio honetan, afizionatu mailako pilotari onenek (adin mugarik gabe) osaturiko hamabi bikote ziren parte hartzekoak Villabonako Bear Zana pilotalekuan jokatuko zen txapelketan.
Final-zortzirenak abenduaren 4rako zeuden programatuak, finalaurdenak 11ean zein 13an jokatu behar ziren eta finalerdiak 18an. Azkenik, final haundia abenduaren 27an zen egitekoa, goizeko 10:30etatn hasita. Egun horretan bertan, jubenilen arteko lehia eta Iparraldeko Joko Garbiko 1. Elite mailako txapelketako partidua ere lehiatzekoak ziren.
Iazko edizioa
2019. urteko edizioan Maizek eta Arbizuk jantzi zuten txapela Antton Pebet memorialean.
Gazteen eskuz binakako partida jokatu zen lehenik Bearzanako pilotalekuan. Bertan Larrazabal-Uranga bikotea nagusitu zen Alberdi-Etxeberria bikotearen aurka 22 eta 20ko markagailuarekin.
Bigarren partida joko garbikoa izan zen. Iparraldeko pilotariak jokatu zuten, hain zuzen, Riouspeirous anaiak Driolet-De paredes bikotearen aurka. Partida 40 tantora jokatu zen eta Drioletek eta De Paredesek irabazi zuten 38-40ko markagailuarekin.
Azkenik, VIII. Antton Pebet memorialeko final handia jokatu zen. Maizek eta Arbizuk ez zuten jakin izan hasieratik partidan sartzen, baina 16 tantora berdintzean amaieraraino iritsi ziren. Espinalek eta Alduntzinek, berriz, ondo hasi zuten partida, tanto txukunak eginaz eta elkar lagunduaz. Azkenean, 18-22ko markagailuarekin amaitu zen VIII. Antton Pebet memorialeko finala, Maizek eta Arbizuk txapela jantzita.
Abian da Galarretaren 50. urteurreneko Erremonte Txapelketa
Juanenea-Endikak eta Ansa II-Larrañagak nahiko erraz gainditu zituzten Urriza-Zubiri eta Goikoetxea V-Barrenetxea IV
Iera Agirre-Maite Ruiz de Larramendi eta Galeano ahizpak, finalera
Pilota goxoko zein mistoko finalak datorren igandean, ekainak 28, lehiatuko dira Irungo Urantzu pilotalekuan
Hastear da Galarretaren urteurrenaren Txapelketa
Lau bikote arituko dira nor baino nor 35 tantora lehiatutako partidetan eta finala uztailaren 18an izango da