EUSKAL PILOTA
Antiguako pilota Txapelketako finalistak zehaztu dira
Antiguako pilota txapelketa txanpa erabakiorrean sartu da aste hontan jokatutako finalerdiekin
Jakina da aurtengo txapelketa ere, bizi dugun egoera dela medio, labur samarra izan dela. Hori horrela, bi zati izan ditu: ligaxka sistema abiatzeko eta gero, kanporaketa bidea, finalera iristeko.
Esan bezala, asteartetik aurrera finalerdietan sartu zen txapelketa eta indarrak oso parekatuak zeuden ailegatu zirenen artean.
Promesetan, lehenengo partida bikaina zetorren: De la Fuente-Iztueta vs Oskoz-Santamaria. Bigarrena, zer esanik ez: Igoa-Ugartemendia vs Unai Alberdi-Morgaetxebarria. Oso nahasketa egokikoak biak ere: pilotari gazte helduak eta zailtzen ari diren pilotari gazteak.
Eta jakinmina zegoen ere elitekoak erakutsi behar zuten jokoaren aurrean. Asteartean, Julen Alberdi-Odriozola vs Mata-Aizpuru. Asteazkenean, Expósito-Irazustabarrena vs Elola-Apezetxea.
Azkenik, emakumezkoak ere lehian sartu ziren, gazteak zaharxeagoen kontra: Amaia Aldai vs Laia Salsamendi eta Olatz Arrizabalaga vs Mirian Arraiza.
Lehen finalerdian izandako emaitzak:
Emakumezkoak: Amaia Alday 11 Laia Salsamendi 18
Promesak De la Fuente-Iztueta 7 Oskoz-Santamaría 22
Nagusiak Julen Alberdi-Odriozola 15 Mata-Aizpuru 22
Finalerdietako bigarren jardunaldian izandako emaitzak:
Emakumezkoak Olatz Arrizabalaga 18 Mirian Arraiza 11
Promesak Igoa-Ugartemendia 22 Unai Alberdi-Morgaetxebarria 21
Nagusiak Exposito-Irazustabarrena 22 Elola-Apezetxea 7
Gauzak horrela, jada ezagunak dira txapelketako 73. edizioko finalistak. Finalak datorren larunbatean, irailak 4, goizeko 11etan jokatuko dira eta zehazki, honako hauek izango dira emango diren norgehiagokak:
- Emakumeak: Laia Salsamendi vs. Olatz Arrizabalaga
- Promesak: Oskoz-Santamaria vs. Igoa-Ugartemendia
- Nagusiak: Mata-Aizpuru vs. Exposito-Irazustabarrena
Eskuz Binakako Master 2021 Txapelketa larunbatean hasi zen
Irantzu Etxebeste-O.Ruiz de Larramendi, Iera Agirre-M.Ruiz de Larramendi, Leire Garai-Oihana Orbegozo eta Olatz Arrizabalaga-Naroa Agirre sailkatu ziren finalerdietarako
Goikoetxea eta Labakak bostik bost partida irabazi dituzte
Oriamendi Torneoko azken jardunaldian Goikoetxea V.a eta Labakak 40-36 irabazi zieten Etxarri eta Zubiriri
Gaubeka eta Ibai Perezek jokatuko dute Pala Banakakoaren finala
Ligaxkako azken jardunaldiaren emaitzak: Fusto 2 Gordon 3 eta Gaubeka 3 Ibai Perez 2