EUSKAL PILOTA
Antiguako pilota txapelketako finalerdiak jokoan dira
Abuztuaren 4an hasitako 72. Txapelketa azken txanpan sartu zaigu
Euskal Autonomia Erkidegoko afizionatu mailako txapelketa zahar honen 72. edizioa da aurtengoa, abuztuaren 4ean hasi eta hil bereko 29an amaituko delarik.
Aste honetan, finalerdietako kanporaketak izango ditugu, bi jardunalditan banatuak, asteartean zein astezkenean jokatuko direlarik partidak. Soberan ezagutzen dugu kanporaketen logika, irabazten duten bikoteak finalera eta galtzaileak, kalera. Horixe da oraingo fase honetako legea.
Abuztuak 25, asteartea, arratsaldeko 18:30etan
1-. Neskak: Olatz Arrizabalaga vs Olatz R.de Larramendi
2-. Promesak: De la Fuente-Prieto vs Olaetxea-Lizeaga
*Nahiz eta finalerdietan parte hartzeko puntuak lortu, Markel Gartziak zauri handi samarra egin zuen belaunean eta finalerdia jokatzeari uko egin behar izan dio, bere ordez, Prieto kantxaratuko delarik.
3-. Nagusiak: Elola-Sarasa vs Mata-Elizegi
*Elizegik ez du azkenean finalerdia jokatuko. Hori dela eta bere ordez Arbizu arituko da.
Abuztuak 26, asteazkena, arratsaldeko 18:30etan
1-. Neskak: Amaia Aldai vs Miren Larrarte
2-. Promesak: Fernández-Apezetxea vs Unai Alberdi-Santamaria
3-. Nagusiak: Espinal-Gaskue vs Julen Alberdi-Irurita
Txapelketako kategoria guztietako finalak datorren larunbatean, abuztuak 29, jokatuko dira, goizeko 11:00etan hasita.
Antiguako Txapelketa
Egoerak behartuta, formato motzagoan garatuko da aurtengo edizioa, iazko 19 jaialdiak 9ra murriztu dituzte eta mutilen promesa eta nagusietan, zortzi bikotetik seira jaitsi behar izan dute partaidetza.
Eliteetan Espinal-Gaskue, Murua-Aldave eta Elola-Sarasak osatzen dute A taldea eta Mata-Elizegi, Julen Alberdi-Irurita eta Ioritz Egiguren-Altuzarra dira B taldeko partaideak.
Promesetan, berriz, Josu Olaetxea-Lizeaga, Larrazabal-Ganboa eta Fernandez-Apezetxea dira lehen taldeko bikoteak eta Zabala-Ibarloza, De la Fuente-Morgaetxebarria eta Unai Alberdi-Santamaria bigarrenekoak. Ligaxka eran arituko dira eta multzo bakoitzeko bi onenak finalerdietara sailkatuko dira.
Nesketan ere partaidetza murriztu behar izan dute eta lau dira parte hartzen ari diren pilotariak: Olatz Arrizabalaga, Olatz Ruiz de Larramendi, Amaia Aldai eta Miren Larrarte.
Emakumezkoen txapelketan, kategoria bakarra dago, eta lau partaideek jokatuko dute bakarka, txapelketa finalaurreko fasean hasiko delarik.
Gizonezkoen kasuan, promesa eta senior kategoriak daude. Kategoria bakoitzean sei bikotek hartu dute parte, eta hiru bikoteko bi multzotan banatu dira. Ligaxka bakoitzeko bi onenak finalaurrekoetara sailkatu dira, eta ondoren finalak jokatuko dira.
Ligaxkak abuztuaren 4tik 19ra izango dira, eta finalaurrekoak hil bereko 25 eta 26an jokatuko dira. Final guztiak abuztuaren 29an izango dira, larunbatean.
Emakume Master Cup txapelketako txapelak jantzi dituzte Leire Etxaniz eta Miriam Arrillagak
Bi irabazleak jaun ta jabe izan ziren ta merezita erdietsi zuten garaipena
Iparraldeko finalerako txartelak zehaztu dira Iruran, Xarearen festan
Finala abenduaren 21ean, Senperen jokatuko da, Joxi Lopetegi eta Mikel Funosasek Driolet eta Sistiagueren aurka lehiatuko direlarik
Iparraldeko Xareko Ligako finalerdiak, larunbatean Iruran
Munduko jokaliririk onenak arituko dira Iruran xarearen eta herriaren arteko harremanaren urteurrena betetzen delarik