EUSKAL PILOTA
Antiguako pilota txapelketako finalak jokatu ziren larunbatean
Antiguako Pilota Txapelketaren 73. edizioko finalak jokatu ziren pasa den larunbatean, irailak 4, emozio haundiko jardunaldi batean, Antiguako ikuslegoan txalo zaparradak eragin zituena.
Hasiera paregabea izan zuen finaleko jaialdiak: izar egina dena, izar izan nahi duenaren aurka. Honi guztiari izenak ipinita: Olatz Arrizabalaga, Laia Salsamendiren kontra. Erakustaldi bikaina eskaini zuten bi pilotariek lehia estu batean, azkenean lau tantoko abantailarekin erabaki zena Laia Salsamendiren alde (18-14).
Erasoan gogor hasi zuen lehia Arrizabalagak eta markagailuan 0-6 aurreratzea lortu zuen baina Salsamendik eutsi egin zion eta partidua berdintzea lortu. Hortik aurrera, partidu borrokatua izan zen, eta azken txanpako tanto erabakigarrietan Arrizabalagaren huts egiteek erabaki zuten norgehiagoka.
14 urte izanik ere, pilotaren zeru-sabaira izar berri bat igo dela esateko garaia da. Salsamendik iada badaki non dagoen, nora ailegatu den, desafio berriak sortuko zaizkiola ere begien bistan dauka… eta argi esan daiteke puska baterako txapelduna badugula.
Promesen mailako finalean, Igoa eta Ugartemendia 11-22 nagusitu ziren Oskoz eta Santamariaren aurka. Isil isilean ailegatu ziren finalera txapeldunak eta azken partidan ongi orekatutako bikotea osatzen dutela erakutsi zuten uneoro. Beste modu batera esanda, Etxarri-Aranatzen jaiotako aurrelaria eta Alkizako atzelariari irabazteko gogotik jokatu behar dela argi erakutsi zuten.
Hirugarren partidan −nagusien mailakoan, alegia− 19na berdinduak egon ondoren, Mata-Aizpururen aldera erori zen garaipena (22-19), Exposito-Irazustabarrenaren aurkako lehian. Irabazleak aurretik jarri ziren 13-6 baina urdinek suspertu egin ziren eta markagailua berdintzea lortu zuten. 19na ados zeudela, hiru pilota, erreskadan galdu zituen Expositok eta horrek finala erabaki zuen.
Antiguako pilota txapelketako 73. edizioko txapeldunak
-Emakumezkoak: 𝗟𝗔𝗜𝗔 𝗦𝗔𝗟𝗦𝗔𝗠𝗘𝗡𝗗𝗜
-Promesak: 𝗝𝗢𝗦𝗨 𝗜𝗚𝗢𝗔 𝗲𝘁𝗮 𝗚𝗢𝗥𝗞𝗔 𝗨𝗚𝗔𝗥𝗧𝗘𝗠𝗘𝗡𝗗𝗜𝗔
-Nagusiak: 𝗨𝗡𝗔𝗜 𝗠𝗔𝗧𝗔 𝗲𝘁𝗮 𝗝𝗨𝗟𝗘𝗡 𝗔𝗜𝗭𝗣𝗨𝗥𝗨
Antiguako pilota txapelketako 73. edizioko banakako sariak ondorengoek irabazi zituzten
“𝗔𝗡𝗧𝗢𝗡𝗜𝗢 𝗠𝗔𝗜𝗭 𝗢𝗥𝗢𝗠𝗘𝗡𝗘𝗭𝗞𝗢𝗔” saria (Etorkizun handiena ikusten zaion pilotaria) 𝗝𝗢𝗦𝗨 𝗜𝗚𝗢𝗔
“𝗖𝗔𝗠𝗜𝗡𝗢 𝗔𝗚𝗜𝗥𝗥𝗘” saria (Txapelketan zehar dotoreziaz portatu den pilotariari): 𝗚𝗢𝗥𝗞𝗔 𝗨𝗚𝗔𝗥𝗧𝗘𝗠𝗘𝗡𝗗𝗜𝗔
“𝗞𝗢𝗧𝗜𝗦𝗔𝗟” saria (Promesa mailan, finalean nabarmendu zen pilotaria): 𝗚𝗢𝗥𝗞𝗔 𝗨𝗚𝗔𝗥𝗧𝗘𝗠𝗘𝗡𝗗𝗜𝗔
“𝗔𝗡𝗧𝗭𝗔𝗥𝗔 𝗧𝗔𝗕𝗘𝗥𝗡𝗔” saria (Nagusien mailan, finalean nabarmendu zen pilotaria): 𝗝𝗨𝗟𝗘𝗡 𝗔𝗜𝗭𝗣𝗨𝗥𝗨
“𝗠𝗢𝗬𝗨𝗔” saria (Finaleko gipuzkoarrik onenari): 𝗛𝗢𝗗𝗘𝗜 𝗘𝗫𝗣𝗢𝗦𝗜𝗧𝗢
Emakume Master Cup txapelketa Villabonan
Bearzana pilotalekuan, pilota goxuarekin jokatutako eskuz binakako Emakume Master Cup txapelketako lau norgehiagoka izan ziren iragan larunbatean
Gipuzkoako xare txapelketako azken jardunaldia jokoan
Ligaxkako azken jardunaldia lehiatuko da larunbatean eta xarearen mendeurrenaren harira Arkupetik trinketera 1919-2019′ aldizkaria argitaratu dute Iruran
Emakume Master Cup Txapelketa Villabonan
Pilota goxua modalitateko bi partida izango dira larunbatean Villabonan eta Binakako Emakumea Pilotari Txapelketako bigarren edizioa hasiko da ostiralean