EUSKAL PILOTA

Ansak irabazi du finalaurdenetako ligaxkako bigarren jardunaldian

2020/08/18

Argazkiak: oriamendi2010

150 bat ikusle bildu ziren pasa den larunbatean Galarretan, finalaurdenetako ligaxkaren bigarren jardunaldian, Ansa II.a eta Goikoetxea V.aren arteko lehia gertutik jarraitzeko asmoz.

Ansak 30-21 irabazi zion Goikoetxeari Kutxabank Torneoaren finalaurdenetako ligaxkako bigarren jardunaldian baina nahiz eta bederatzi tantoko aldea lortu, oso zaila du hurrengo fasera sailkatzea. Juaneneari egin zion mesede gehiena garaipen horrek eta orain datorren osteguneko hirugarren eta azken jardunaldian Goikoetxea eta Juanenearen arteko partiduak erabakiko du nor sailkatuko den.

Kontuak argi daude. Juaneneak 21 tanto egitearekin nahikoa du eta Goikoetxeak sailkatu nahi badu 30-17 eta 30-20ko bitarteko markagailuarekin irabazi beharra dauka partida. Ansa sailkatzeko ordea, Goikoetxeak 16 tantotan utzi behar du Juanenea.

Larunbatean jokatutako partiduak bi zati desberdin izan zituen. Lehenengoan partidu parekatua ikusi zen, baina bigarren zatian Ansa jaun eta jabe izan zen. 17-18 atzetik zela 9-0ko  partziala egin zuen Ansak eta 26-18 aurretik jarri zen. Ordura arte Goikoetxeak agindu zuen markagailuan eta sei tantoko aldea ere eduki zuen 8-14koan.

Hala ere, Ansak sakearekin arazoak zituen eta bost falta eginak zituen 20 tanto egin aurretik. Hau dela eta, bere herrikideak aukerak zituela zirudien, baina irabazleak ongi erreakzionatu zuen eta maila berriro igo zuenean nagusi izan zen kolpearekin, azkenean garaipena eskuratuz.

Ansa II.ak 20 tanto egin zituen piloteoan, beste bost sakez eta bi hutsegite. Goikoetxeak aldiz, piloteoan 11 tanto, sakez 3 eta beste horrenbeste hutsegite.

Markagailuan emandako gorabeherak:

3-0, 4-1, 4-7, 8-14, 17-17, 17-18, 26-18, 28-21 y 30-21.

Abuztuak 15ko partiden emaitzak

  1. Urrutia II.a-Larrañaga 40 / Segurola-Arruarte 30
  2. Ansa II.a 30 / Goikoetxea V.a 21
  3. Mirubia-Barrenetxea IV.a 20 / Urriza-Zubiri 40

Sailkapena:

1.- Juanenea, 4 puntu partidu bakarra jokatuta

2.- Ansa II.a, 4 puntu, bi partida jokatuta

3.- Goikoetxea V.a, puntu bakar bat ere ez, partida bat jokatuta

Buruz Buruko Txapelketa

Finalaurdenetako fasea, Juanenea, Ansa II.ak eta Goikoetxea V.ak jokatuko dute. Hiruen arteko ligaxka izango da eta abuztuaren 13an, ostegunean, hasiko da. Beste bi jardunaldiak abuztuaren 15ean eta 20an jokatuko dira. Puntuazio onena ateratzen duen erremontistak hurrengo fasera pasako da eta gainontzekoak kanporatuak izango dira.

Hurrengo fase hori finalaurretako fasea izango da eta lau pelotarik jokatuko dute: finalaurdenetako irabazleak, Endikak, Urrizak eta Barrenetxeak. Lehen postuan geratzen den pelotaria, zuzenean finala jokatzeko sailkatuko da. Bigarren eta hirugarren postuetan geratzen direnak, finalerdietarako sailkatuko dira, eta laugarren geratzen dena txapelketatik at geratuko da. Abuztuaren 22, 27, 29 eta irailaren 3, 5 eta 12an jokatuko dira fase honetako sei partiduak.

Finalerako bidean aurreneko sailkatua zuzenean sartuko da eta irailaren 26an jokatuko da finala. Finalerdia, ligaxkako bigarren eta hirugarren sailkatu­en artean irailaren 19an jokatuko da.

Partida guztiak osteguna eta larunbatean jokatuko dira eta puntuaketa ere azken urteetan bezala eramango da ligaxketan. Irabazleak lau puntu eskuratuko ditu, 27 eta 29 tanto bitartean geratzen denak bi puntu batuko ditu. 24-26 tanto artean puntu bakarra lortuko da, 17-23 puntu artean eginez gero ez da punturik batuko eta 17tik behera puntu bat kenduko da sailkapenean.

Fusto-Urrutia, Txapeldunak

Fusto-Urrutia, Txapeldunak

Hirugarrenez jarraian jantzi dute txapela, finalean Necol-Gordon bikoteari 3-2 irabazita (7-10, 10-6, 6-10, 10-6 eta 6-10)