PILOTA
Ansa II.a-Aizpuru III.a eta Urriza-Labaka bikoteak finalerdietarako sailkatu dira
Binakako Txapelketaren ligaxka asko argitu da laugarren jardunaldia amaitu eta gero. 16:30etan hasi zen jardunaldi honetan honako norgehiagokak egon ziren: Ansa II.a-Aizpuru III.a vs Juanenea-Larrañaga eta Urriza-Labaka vs Goikoetxea V.a-Endika. Beraz, asteburu honetan Segurola eta Barrenetxea atzelari hernaniarrak atseden izan dute.
Goikoetxea V.a-Endika bikoteak 40-33 galdu zuen Urriza eta Labakaren aurka, eta Juanenea-Larrañagak, 40-32 Ansa II.a-Aizpuru III.aren aurka. Gauzak honela, Ansa II-Aizpuru III, Urriza-Labaka eta Segurola-Barrenetxea IV Binakako Txapelketako finalerdietan daude jada eta laugarren sailkatua datorren larunbatean ezagutuko da. Goikoetxeak eta Endikak Ansa eta Aizpururi irabazi behar diete, sailkapenean Juanenea eta Larrañagari gainditzeko.
Lehenengo partiduan Ansa II.a eta Aizpurua III.a Juanenea eta Larrañagaren aurka aritu ziren. 76 minutu iraun zuen partida gogor batean urdinek garaipena lortu zuten eta galdu gabe jarraitzen dute, dagoeneko ligaxkako lehen postua hatz-puntekin ukitzen dutelarik. Partidak bi zati ezberdin izan zituen. Lehenengoan Juaneneak eta Larrañagak eraman zuten ekimena Aizpuru III.a esnatu zen arte. Joko bikaina atera zuen atzelari urdinak eta 13-16tik 20, 22 eta 24ko berdinketetara pasa zen. Ondoren 29-24ra joan ziren eta nahiz eta gorriak 30-29 hurbildu ziren ez zuten aukerarik izan partida amaieran.
Juaneneak lan eskerga egin zuen, baina azkenean, agian, ahalegin horrek eragina izan zuen. Ez zuen arrisku handirik hartu eta serio aritu zen. Ansak akats gehiago egin zituen gehiago arriskatu zuelako eta tanto gehiago ere egin zituen. Bien zenbakiak 19-5 izan ziren urnietarrarentzat eta 12-2 Saldiaskoarentzat. Atzelariei dagokionez Aizpuruk zenbaki bikainak egin zituen berriz ere, piloteoan 10 tanto eginda eta sei sakearekin. Larrañagak lau tanto egin zituen saketik eta sei piloteoan, 3 akatsekin.
Bigarren partida arraroa izan zen. Urriza oso hotz hasi zen, Goikoetxea eta Endika lehian oso sartuta zeuden bitartean. Partidarik onena egiten ari ziren, baina argiak itzali zitzaizkien. 10-20 irabazten hasi ziren eta 17-28 ere jarri ziren aurretik, baina 14-0ko partzial batek 31-28 jarri zituen atzetik. Horrek min handia egin zien eta azken zatian ez zuten erreakzionatu, 33. tantoan iltzatuta geratu zirelarik. Orain azken jardunaldian irabazi beharra dute sailkatzeko.
Urriza eta Labaka sailkapenean hirugarren postuan daude. Gehiago izan ziren partidan eta Iruñeko aurrelariak 19 tanto eta bi huts egin zituen. Labakak sei tanto egin zituen, horietatik hiru saketik eta hiru akats egin zituen.
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
[BIDEOA] Bixintxo Bilbao eta Pello Larralde EITBko Gure Kasa saioan
Bixintxo Bilbao eta Pello Larralde EITBko Gure Kasa saioan (2019.03.11)
.
Bixintxo Bilbaori gertatutakoa #BerriroGertaEzDadin
Larunbat honetarako deialdia egin dugu Arrangoitzera joateko.
Orain arteko atxikimenduak: [signaturecount id=”1″]
.