EUSKAL PILOTA
Ansa eta Martirenak garaipena lortu dute haien debutean
Larunbat honetan Binakako Erremonte Txapelketaren hirugarren jardunaldia jokatu zen Galarretan, arratsaldeko 18:00etan, non Ansa II-Martirenak egin zuten debuta Juanenea-Aizpuru III.aren kontra.
Jaialdia 17:00etan hasi zen, Urrutia II.a eta Labakak, Loitegi eta Odeiren aurka jokatu zuten partidarekin eta hirugarren partiduan estelar ikusgarria jokatu zen, bertan Segurola eta Barrenetxe IV.ak, Urriza eta Larrañagaren kontra jokatu zutelarik.
Txapelketako norgehiagokari dagokionez, Ansa II.ak eta Martirenak 40-33 irabazi zieten Juanenea eta Aizpuru III.ari, hartara garaipenarekin estreinatu eta lehenengo lau puntuak batu zituztelarik. Juaneneak eta Aizpuru II.ak, berriz, jokatutako bi partidak galdu dituzte eta puntu bakarra dute. Bi partida geratzen zaizkie eta erreakzionatu egin beharko dute.
Partida parekatua izan zen 32-31raino, baina Ansak oso ondo bukatu zuen eta 8-1eko partzialarekin erabaki zuten partida gorritxoek. 19-17ra arte norgehiagoka nahiko orekatua joan zen baina jarraian Ansa II.ak eta Martirenak 25-17ra egin zuten ihes. Hala ere, berriro hurbildu ziren urdinak, markagailua asko estutu zelarik (31-30 eta 32-31), baina lehiaren azken zatian bikote gorria hobeagoa izan zen eta garaipena etxera eramatea lortu zuten. .
Martirenak ondo lagundu zion aurrelariari, zortzi tanto saketik eta bost piloteoan eginda, guztira bost hutsegite egin zituen arren. Ansak 19 tanto eta lau akats egin zituen. Urdinetan Aizpuruk partida ona egin zuen, bost tanto saketik eta zortzi piloteoan erdietsita, bi huts egin zituelarik. Juanenea hamaika tanto eta sei akatsetan geratu zen. Aurrelarien borrokan Ansa hobeto aritu zen, indartsuago jo zuen eta hortik heldu zen aldea.
Jaialdiko hirugarren partida Segurola-Barrenetxea IV.a eta Urriza-Larrañaga bikoteen artekoa izan zen. Barrenetxeak erakustaldia eman zuen, eta Segurolarekin batera 40 eta 29 irabazi zuten.
Binakako 51. Erremonte Txapelketako hirugarren jardunaldiko emaitzak:
Azaroak 20, Galarreta
- Urrutia II.a-Labaka 40 Loitegi-Odei 32
- Ansa II.a-Martirena 40 Juanenea-Aizpuru III.a 33 (TXAPELKETAKO PARTIDA)
- Segurola-Barrenetxea IV.a 40 Urriza-Larrañaga 29
Binakako Erremonte Txapelketako finalerdiak zehaztuta geratu dira
Ansa II.a-Aizpuru III.a vs Juanenea-Larrañaga eta Urriza-Labaka vs Segurola-Barrenetxea IV.a arituko dira finalerako txartela eskuratu asmoz
Beaskoetxeak eta Manzik irabazi dute Gernika Grand Slam Txapelketa
Finalean Antxon eta Zabalari 2-0 irabazita (15-11, 15-11)
Pala Ligako zazpigarren jardunaldia lehiatu da
Necol eta Gordonek 3-1 irabazi zioten Gaubeka-Del Rio bikoteari (8-10,10-7,7-10,9-10)