EUSKAL PILOTA
Ansa eta Aizpuru, nagusi San Joan jaialdian
Galarreta Jai Alai Frontoiak “erremontearen katedrala” edota “euskal kirolaren tenpluetako bat” bezalako aipamenak jaso ditu hainbat adituren eskutik. Euskal pilotan aritzeko frontoi luzea da normalean erremontean aritzen direlarik bertan, nahiz eta bere ezaugarriek zesta punta eta pala luzeko partidak jokatzeko aukera ere eskaintzen duten. Hernani du kokaleku, eta 1970eko ekainaren 13an zabaldu zituen ateak.
Bederatzi hilabeteko itxieraren ostean, pasa den larunbatean, arratsaldeko 18:00etan bueltatu zen erremontea Galarretara, Oriamendi2010 entrepresak San Joaneko erremonte jaialdia antolatu baitzuen, bertan hiru partida jokatu zirelarik:
Estelarrean, Segurola eta Barrenetxea IV.a Ansa II.a-Aizpuru III.a bikotearen aurka aritu ziren nor baino nor gehiago. Ansa II.ak eta Aizpuru III.ak partiduaren amaiera aldera indartsu iritsi ziren eta azkenean 40-31 gainditu zituzten Segurola eta Barrenetxea IV.a.
Segurola eta Barrenetxea nagusi izan ziren lehen zatian, baina 23-16tik aurrera urdinek eraman zuten agintea. 8-24ko partzialarekin partida merezimendu osoz irabazi zuten. Hasieran Ansa eusten saiatzen zen, baina Aizpuru hotz hasi zen eta Segurolak eta Barrenetxeak agintzen zuten. Aizpuruk tonua hartu zuen bigarren zatian eta Ansa asko hazi zen. 29na berdindu eta gero 40ra zuzenean iritsi ziren 2-11ko partzialarekin. Ansa nabarmendu zen 22 tanto eta bi akats eginda.
Larunbateko aurreneko partiduan, Loitegik eta Zalduak 23 eta 35 irabazi zieten Urrutia II.ari eta Murgiondori. Loitegik bere gaitasuna erakutsi zuen eta 17 tanto egin zituen profesionaletan jokatzen duen bigarren partidan. Zalduaren laguntza oso ona izan zuen. Jaialdia itxi zuen noirgehiagokan berriz, Juanenea eta Martirena 35-30 nagusitu ziren Goikoetxea V.a-Larrañaga bikotearen aurka. 30
Ekainak 26ko emaitzak, Galarretan
- Urrutia II.a-Murgiondo 23 Loitegi-Zaldua 35
- Segurola-Barrenetxea IV.a 31 Ansa II-Aizpuru III.a 40
- Juanenea-Martirena 35 Goikoetxea V.a-Larrañaga 30
EUSKAL PILOTA METHOD & TECH proiektu metodologikoa aurkeztu dute
Euskal pilotan aritzen diren kirolari, teknikari eta gestoreei zuzenduta dago
Ansa II.ak eta Martirenak euren kolpea eta erasoko erremontea baliatu dituzte
31-40 hartu zituzten mendean Urriza eta Labaka Binakako Torneoko laugarren jardunaldian
Erabakita dago Master LABORAL KUTXAren azken fasearen bide orria
Jardunaldi bikoitza jokatu da asteburu honetan Urduña eta Arratzun