FUTBOLA

Añorga KKE, igoerarekin ametsetan

by | 2020/05/27

Argazkiak: Añorga KKE

Emakumezkoen Lehen Mailatik Reto Iberdrola Ligara igotzeko prozedura  zalantzaz beterik agertzen da

 

Duela hogei egun, Espainiako Federazioak emakumezkoen maila guztietan denboraldia bertan behera uztea ofizialki erabaki zuen, aldi berean Reto Iberdrola mailara igotzeko play-off «espres» bat antolatzeko asmoa azaldu zuelarik.

Halaber, igoerarako zortzi hautagaiak izendatu zituen, multzo bakoitzeko sailkapenaren aurreneko bi taldeak alegia, zeintzuk azken kanporaketa bat jokatu beharko duten, partida bakarrera eta egoitza neutralean, Reto mailarako lau txartelak erabakitzeko.

Aipatu kanporaketa hau, Añorgak jokatu beharko luke, II. Multzoa ordezkatuz, bera baitzen liderra lehiaketa eten zenean, baina erabakia hartu aurretik oraindik zalantza askori aurre egin beharko die talde gipuzkoarrak.

Arazo nagusia ororen gainetik, egoera honi aurre egiteko baldintza ekonomikoak dira, azken kanporaketa honek sortuko dituen gastuak kontutan izanda. Jokalariei zein gainontzeko langileei PCR testak egitea (serologikoak Federazioak ordainduko ditu), lan egiteko baliabideak, entrenamenduak non burutu,  play-offa jokatzeko bidaia…. gauza asko daude argitzeke.

Momentuz, finkoa den gauza bakarra, playoffean arituko diren taldeen izenak dira (Monte Féminas, Betis B, Unión Viera, Espanyol B, La Solana, Juventud Almasora eta Aldaia), Añorgaren aurkaria zerrenda honetatik aterako delarik, aurrerago norgehiagokak erabakitzeko zozketa burutzen denean.

Aipaturiko playoff-a hartuko duen egoitzaren kokapena ere ez da oraindik zehaztu, baina honek ere garrantzia izango du, bai ekonomiari begira eta baita ere hartu beharreko osasun neurriei begira, izan ere, bidaiatzeko baimenak beharko dira eta autobusen barruan osasun prozedura estuak bete beharko dira.

Hala ere, playoffaren balizko data batzuk mahairatu dira jadanik, eta litekeena da sailkapen fase erabakior hau uztailaren 25-26ko astebukaeran lehiatzea, edozein kasutan ekainaren 4a baino lehenago esan beharko diolarik Añorgako taldeak Federazioari jokatzeko asmoa duten edo ez. Astebeteko epea soilik geratzen zaio aurretik hain erabaki zaila hartzeko, beraz.

Osasuna – Eibar, igandean

Osasuna – Eibar, igandean

Arratsaldeko 18:30etan hasiko da, Sadar futbol zelaian. V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamaikagarren partida izango da

Osasuna – Eibar, otsailaren 7an

Osasuna – Eibar, otsailaren 7an

Arratsaldeko 18:30etan hasiko da, Sadar futbol zelaian. V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamaikagarren partida izango da