FUTBOLA
Añorga KKE, igoerarekin ametsetan
Emakumezkoen Lehen Mailatik Reto Iberdrola Ligara igotzeko prozedura zalantzaz beterik agertzen da
Duela hogei egun, Espainiako Federazioak emakumezkoen maila guztietan denboraldia bertan behera uztea ofizialki erabaki zuen, aldi berean Reto Iberdrola mailara igotzeko play-off «espres» bat antolatzeko asmoa azaldu zuelarik.
Halaber, igoerarako zortzi hautagaiak izendatu zituen, multzo bakoitzeko sailkapenaren aurreneko bi taldeak alegia, zeintzuk azken kanporaketa bat jokatu beharko duten, partida bakarrera eta egoitza neutralean, Reto mailarako lau txartelak erabakitzeko.
Aipatu kanporaketa hau, Añorgak jokatu beharko luke, II. Multzoa ordezkatuz, bera baitzen liderra lehiaketa eten zenean, baina erabakia hartu aurretik oraindik zalantza askori aurre egin beharko die talde gipuzkoarrak.
Arazo nagusia ororen gainetik, egoera honi aurre egiteko baldintza ekonomikoak dira, azken kanporaketa honek sortuko dituen gastuak kontutan izanda. Jokalariei zein gainontzeko langileei PCR testak egitea (serologikoak Federazioak ordainduko ditu), lan egiteko baliabideak, entrenamenduak non burutu, play-offa jokatzeko bidaia…. gauza asko daude argitzeke.
Momentuz, finkoa den gauza bakarra, playoffean arituko diren taldeen izenak dira (Monte Féminas, Betis B, Unión Viera, Espanyol B, La Solana, Juventud Almasora eta Aldaia), Añorgaren aurkaria zerrenda honetatik aterako delarik, aurrerago norgehiagokak erabakitzeko zozketa burutzen denean.
Aipaturiko playoff-a hartuko duen egoitzaren kokapena ere ez da oraindik zehaztu, baina honek ere garrantzia izango du, bai ekonomiari begira eta baita ere hartu beharreko osasun neurriei begira, izan ere, bidaiatzeko baimenak beharko dira eta autobusen barruan osasun prozedura estuak bete beharko dira.
Hala ere, playoffaren balizko data batzuk mahairatu dira jadanik, eta litekeena da sailkapen fase erabakior hau uztailaren 25-26ko astebukaeran lehiatzea, edozein kasutan ekainaren 4a baino lehenago esan beharko diolarik Añorgako taldeak Federazioari jokatzeko asmoa duten edo ez. Astebeteko epea soilik geratzen zaio aurretik hain erabaki zaila hartzeko, beraz.
Abuztuaren 12tik aurrera jokatuko da XIII. Euskal Herria Kopa 2023 edizioa
Bi mailetan jokatuko da. Beraz, bi final izango dira. Final biak irailaren 2/3an jokatuko dira
Finaleko saridunak
VII.Euskal Herria Txapelako finalean lau sari zozkatu genituen ikusleen artean. Hemen nori egokitu zaien
VII. Euskal Herria Txapelako finala: Reala 1 – 3 Osasuna
Bigarren txapela eraman du Osasunak etxera, Catanak sartutako hiru golez baliatuta