FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA
Añorga 0 (+5p) – 0 (+6p) Eibar
Penaltietan (5-6) nagusitu da Eibar IX.Euskal Herria Kopako 1.multzoko 2.kanporaketan, 90 minutuen ostean markagailuak 0-0 markatzen zuenean. Oso partida berdindua izan da, bait penalti jaurtiketan ere. Azkenean, baina, Eibar pasako da final-laurdenetara: San Ignacio-Eibar, maiatzaren 12an jokatuko da, igandearekin, 12:00etan, San Ignacioko Udal Kiroldegian
Talde biak neurketa hasi zain. Aupa neskak!@ehkirola #Eibarfem pic.twitter.com/dvk34GHG7R
— SD Eibar (@SDEibar) 2019(e)ko maiatzaren 8(a)
✅AMAITUTA, penaltietan nagusitu da @SDEibar 6⃣ ➖5⃣@AKKEFUTBOLA
? #EHKopa ⚽️ 2019 1.multzoko 2.kanporaketa
? @AKKEFUTBOLA 0⃣➖0⃣ @SDEibar ?
?️ #Usurbil
#⃣ #EHKopa #Gurea #AñorgaEibar
? @noskisky pic.twitter.com/etLobFtbWt
— Euskal Herria Kirola (@ehkirola) 2019(e)ko maiatzaren 8(a)
?️ KRONIKA: Emakumezkoen lehen taldeak aurrera egin du @ehkirola Kopan Añorga penaltietan gainditu eta gero (6-5) ? https://t.co/aLC0TaFO5b#Eibarfem #futfem #EHKopa pic.twitter.com/LiwMvjS57n
— SD Eibar (@SDEibar) 2019(e)ko maiatzaren 8(a)
Kronika [sdeibar.com]
Emakumezkoen lehen taldeak aurrera egin du Euskal Herria Kopan Añorga penaltietan gainditu eta gero (6-5)
Arauzko denbora hutsean amaitu ondoren, neurketa penalti marratik erabaki da
Emakumezkoen lehen taldea Añorgaren aurka gailendu da IX. Euskal Herria Kopako lehenengo multzoko bigarren kanporaketan. Armaginek ezin izan dute golik lortu arauzko denboran eta lehia penaltietan erabaki da. Seina jaurtiketa egin eta gero, Añorgak ez du asmatu hamaika metrotatik eta eibartarrek ez dute hurrengo faserako txartela lortzeko aukera galdu.
Berdindutako norgehiagoka izan da. Telletxearen neskak erritmoa eramaten saiatu badira ere, ez dute aurkari erraza izan aurrean. Donostiarrak fin ibili dira defentsa lanetan eta armaginek baloiari abiadura eman dioten arren ez dute abagune garbirik sortu lehen zatian. Presioa gainditzen zutenetan atzeko lerroa adi zen eibartarren erasoa berta behera uzteko.
Bigarren zatian joera oso antzekoa izan da. Taldea hegaletatik iristen saiatu da baina azken metroetan ez zen jokaldiak zehazteko gai. Aukera argiena Leyrek izan du bigarren zatiaren erdialdean. Hegaleko jokalariak ez du asmatu jaurtiketan eta baloia kanpora irten zaio.
Arauzko denboran golik ez eta norgehiagoka penalti marratik erabaki da. Talde bakoitzak zazpina jaurtiketa egin ditu. Horietatik Eibarrek sei sartu ditu eta Añorgak bost. Hala, partida amaieran eibartarrak nagusitu dira eta EH Kopan aurrera egitea lortu dute. Datorren fasean Bizkerre-San Ignacio lehiako irabazlearen kontra jokatuko dute. Bertan finalerdieratako txartela izango dute jokoan.
SARIAK
Eibar taldeko kamiseta Itziar Gastearenea jokalariaren gurasoek eraman zuten; Añorga taldeko kamiseta, Liernik; eta, Araeta sagardotegiko bi lagunentzako afaria, Izaskunek.
San Ignacio-Eibar partidaren irabazleak Athletic izango du aurkari finalerdian. Finalerdi hau Galdakaon jokatuko da, maiatzaren 26an.
Beste aldetik, Mulier-Alaves arteko partidaren irabazleak finalerdian Realaren aurka jokatuko du, Arrasaten, maiatzaren 26an, igandea, 12:00etan. Finalerdia hau ETBk emango du zuzenean.
Euskal Herriko futbol talderik onenak ari dira 2019ko IX. Euskal Herria Kopa honetan: Gipuzkoatik, Real Sociedad, Oiartzun, Añorga eta Eibar; Bizkaitik, Athletic Club, San Inazio eta Bizkerre; Arabatik, Alaves; Nafarroa Garaitik, Mulier eta Berriozar; eta Lapurditik, Baionako Aviron eta Angeluko Genets.
Lau multzo antolatu dira lehen kanporaketen leihaketarako.
Partida bakarreko elkarren arteko sailkapeak jokatuta, multzo bakoitzeko sailkatuen artean final-laurdenak jokatuko dira, eta hauetan sailktutakoek Reala eta Athleticen aurka jokatu beharko dituzte final-erdiak.
Lehen eta bigarren faseko partidak apirila eta maiatzean jokatuko dira. Final-erdiak, maiatzaren 26an, eta finala, abuztuan, Azpeitian, Lagun Onak taldeko Garmendipe zelaian.
IX. Euskal Herria Koparekin batera, Euskal Herria Kirolak sari bat zozketatuko du jokalarien artean, Parisen 2019an jokatuko den Munduko Emakumezko Futbolaren finalera joateko, bi pertsonentzako bidaia, hotela eta finalerako bi sarrerekin.
→ ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa
→ Wikipedia: Euskal Herria Kopa
EMAITZAK 2019
IX. EUSKAL HERRIA KOPA
1. FASEA | TALDEA | EMAITZA | TALDEA | KRONIKA |
---|---|---|---|---|
[4. multzoa] 2019.04.26 | Mulier | 4 - 1 | Berriozar | ehkirola.eus |
[1. multzoa] 2019.05.01 | Oiartzun | 0 - 3 | Añorga | ehkirola.eus |
[1. mulzoa] 2019.05.07 Usurbil | Añorga | 0 - 0 Penaltietan 5 - 6 | Eibar | ehkirola.eus |
[2. multzoa] 2019.05.01 Angelu | Genets | 1 - 4 | Aviron | ehkirola.eus |
[2. multzoa] 2019.05.05 Amurrio | Alaves | 10 - 0 | Aviron | ehkirola.eus |
[3. multzoa] 2019.05.05 Getxo | Bizkerre | 2 - 2 Penaltietan 1 - 4 | San Ignacio | ehkirola.eus |
2019.05.12 San Ignacio | San Ignacio | 0 - 1 | Eibar | ehkirola.eus |
2019.05.12 Gares | Mulier | 0 - 1 | Alaves | ehkirola.eus |
Arrasate 2019.05.28 | Reala | 1 - 0 | Alaves | ehkirola.eus |
Galdakao 2019.05.29 | Athletic Club | 1 -1 Penaltietan 4 - 3 | Eibar | ehkirola.eus |
Azpeitia 2019.08.24 | Reala | 3 - 0 | Athletic | ehkirola.eus |
San Ignacio – Eibar, maiatzaren 12an
IX.Euskal Herria Koparen final-laurdenak jokatuko dituzte San Ingacio – Eibar teldeek, San Ignacioko Udal Kiroldegian, maiatzaren 12an, eguerdiko 12:00etan. Sarrerak doan izango dira
Mulier FCN – Alaves, maiatzaren 12an
IX.Euskal Herria Koparen lehen final-laurdenak jokatuko dituzte Mullier FCNek eta Alavesek. Garesen jokatuko da, maiatzaren 12an, eguerdiko 12:00etan. Sarrerak doan izango dira
Bizkerre 2 (+1p) – 2 (+4p) San Ignacio
San Ignazio nagusitu da penaltietan, jokua 2-2 amaitu ondoren. 1. multzoko sailkatuaren kontra jokatuko du final-laurdenetan
.