TXIRRINDULARITZA
Anna Van Der Breggen nagusi Durango-Durango Klasikan
Van der Breggen, munduko txapelduna, euripean garaile
Juan Mari Balierren oroimenezko Durango-Durango Laboral kutxa Emakumeen Sariak goi mailako txirrindulariak batu zituen pasa de asteartean, maiatzaren 18an. Duranguesa txirrindulari elkarteak antolatzen duen lasterketan guztira 29 taldek parte hartu zuten, mundo mailako izarrak bertan izan zirelarik: Movistar taldeko Annemiek Van Vleuten, SD Worx taldeko Anna Van Der Breggen, Trek Segafredo taldeko Elisa Longo Borghini eta Bike Exchange taldeko Amanda Spratt.
Klasikoa 15:00etan hasi zen, Ezkurdin, orotara 115,7 kilometro egin zituztelarik txirrindulariek. Durango, Iurreta, Abadiño, Berriz, Miota, Elorrio eta Abadiño zeharkatzen dituen zirkuituari bost itzuli eman zizkioten. Azken itzulian Garaitik Goiuriara igo ziren, ostean, Goiuritik Iurretara jaitsi eta San Juan Momoitiotik berriro igo zuten Goiuriara. Lasterketaren azken zati horretan %20 arteko aldapak izan zituzten txirrindulariek, helmuga, berriz, ohi bezala Ezkurdin egon beharrean, Urki kalean egon zelarik.
Hasieratik abiadura handian ibili ziren txirrindulariak, eta aurretik hainbat ihesaldi saiakera izan arren, lasterketa azken bi mendateetan erabaki zen, Goiuriako eta Momoitioko igoeretan alegia.
San Juan Momoitioko igoeran lasterketako faborito nagusiek Anna Van der Breggenek eta Annemiek Van Vleutenek aurrera egin zuten, eta azkenean, Urki kaleko helmugan, esprintean erabaki zen lasterketa. Van der Breggen, SD Worx taldeko txirrindulari herbeherearra, izan zen bizkorrena, eta bigarren postua Movistar taldeko Van Vleutenentzat izan zen. Hirugarren postuan, berriz, Cecilie Uttrup Ludwig (FDJ Nouvelle Aquitaine) helmugaratu zen.
Lehenengo euskalduna Bike Exchange taldeko Ane Santesteban izan zen, Errenteriako txirrindulariak bederatzigarren postuan helmugaratzea lortu zuelarik, irabazlearengandik 49 segundora. Eider Merinok berriz (Monex Women’s Pro Cycling Team) 13. Postua eskuratu zuen, minutu eta hamar segundora.
TXIRRINDULARITZA
Sinhue Fernandez garaile 50. Urrakiko Igoeran
Bigarrena, denbora berarekin, Pablo Garcia madrildarra izan zen eta Charles Etienne Chretien kanadarrak osatu zuen podiuma
Vita Heinek irabazi du emakumezkoen I. Igartza Sari Nagusia
Loinatz Txirrindulari Elkarteak antolatuta, 400 txirrindulari inguruk hartu zuten parte Beasainen hasi eta bukatutako proban
Euskadiko Kadete Txapelketa jokatu zen igandean Arespalditzan
Lehenengo urteko kadeteetan Iurdan Garcia izan zen txapelduna eta bigarren urtekoen lasterketan Jokin Ascarain nagusitu zen