TXIRRINDULARITZA
Anna Van Der Breggen nagusi Durango-Durango Klasikan
Van der Breggen, munduko txapelduna, euripean garaile
Juan Mari Balierren oroimenezko Durango-Durango Laboral kutxa Emakumeen Sariak goi mailako txirrindulariak batu zituen pasa de asteartean, maiatzaren 18an. Duranguesa txirrindulari elkarteak antolatzen duen lasterketan guztira 29 taldek parte hartu zuten, mundo mailako izarrak bertan izan zirelarik: Movistar taldeko Annemiek Van Vleuten, SD Worx taldeko Anna Van Der Breggen, Trek Segafredo taldeko Elisa Longo Borghini eta Bike Exchange taldeko Amanda Spratt.
Klasikoa 15:00etan hasi zen, Ezkurdin, orotara 115,7 kilometro egin zituztelarik txirrindulariek. Durango, Iurreta, Abadiño, Berriz, Miota, Elorrio eta Abadiño zeharkatzen dituen zirkuituari bost itzuli eman zizkioten. Azken itzulian Garaitik Goiuriara igo ziren, ostean, Goiuritik Iurretara jaitsi eta San Juan Momoitiotik berriro igo zuten Goiuriara. Lasterketaren azken zati horretan %20 arteko aldapak izan zituzten txirrindulariek, helmuga, berriz, ohi bezala Ezkurdin egon beharrean, Urki kalean egon zelarik.
Hasieratik abiadura handian ibili ziren txirrindulariak, eta aurretik hainbat ihesaldi saiakera izan arren, lasterketa azken bi mendateetan erabaki zen, Goiuriako eta Momoitioko igoeretan alegia.
San Juan Momoitioko igoeran lasterketako faborito nagusiek Anna Van der Breggenek eta Annemiek Van Vleutenek aurrera egin zuten, eta azkenean, Urki kaleko helmugan, esprintean erabaki zen lasterketa. Van der Breggen, SD Worx taldeko txirrindulari herbeherearra, izan zen bizkorrena, eta bigarren postua Movistar taldeko Van Vleutenentzat izan zen. Hirugarren postuan, berriz, Cecilie Uttrup Ludwig (FDJ Nouvelle Aquitaine) helmugaratu zen.
Lehenengo euskalduna Bike Exchange taldeko Ane Santesteban izan zen, Errenteriako txirrindulariak bederatzigarren postuan helmugaratzea lortu zuelarik, irabazlearengandik 49 segundora. Eider Merinok berriz (Monex Women’s Pro Cycling Team) 13. Postua eskuratu zuen, minutu eta hamar segundora.
TXIRRINDULARITZA
Donostiako Klasikoaren data momentuz bere horretan mantentzen da
Tourraren daten aldaketei begira dago antolakuntza
Bidasoa Itzulia ere bertan behera geratu da
Hurrengo urterako data jadanik finkatu dute, 2021eko Itzulia maiatzaren 5tik 8ra bitartean ospatuko delarik
Aiztondoko klasika atzeratu egin zuten azkeneko unean
Espainiako Kirol Federazioak hartutako erabakiaren ondoren bertan behera geratu zen lasterketa momentuz data berririk zehaztu gabe