TENIS

Ane Mintegik gazte mailako Wimbledon torneoa irabazi du

by | 2021/07/13

Argazkiak: fvascatenis.net

Ane Mintegi gipuzkoarrak pasa den igandean irabazi zuen Wimbledongo gazte mailako txapelketa, Nastasja Schunk alemaniarra hiru setetan mendean hartuta (2-6, 6-4, 6-1).

Aurretik, hiru egunetan lau partida jokatuta, Mintegik 6-3 eta 7-5 irabazi zion Linda Fruhvirtova txekiarrari finalerdietan, munduko rankingean bera baino askoz hobeto sailkatuta dagoen tenislaria (Mintegi rankingeko 715. tenislaria da eta bere aurkaria, aldiz, 355.a), hartara Wimbledon torneoko finalerrako txartela eskuratu zuelarik.

Igandean jokatutako partida erabakiorrean berriz, Idiazabalgo tenislariak 2-6, 6-4 eta 6-1 irabazi zion Nastasja Mariana Schunk alemaniarrari, hiru setetan. Txapelketa honetara arte WTAko 715. jokalaria zenak erabat hartu zuen mendean bere aurkaria (munduko 675. jokalaria).

Bere adin berbera (17 urte) duen alemaniarrak primeran jokatu zuen aurreneko setean eta garaipen argia erdietsi zuen (2-6). Jarraian, pistaren hondoan jokatzeko daukan gaitasunari helduta eta lehen zerbitzuan izan zuen eraginkortasunari esker, asko hobetu zuen jokoa Mintegik bigarren setean eta 6-4 irabazita partidua berdintzea lortu zuen.

Azken setean aldiz, aise nagusitu zen Mintegi, sekulako erakustaldia emanda. Idiazabalgo tenislariak bigarren sakea apurtu zion alemaniarrari eta 1-3ko abantaila ezarri zuen markagailuan. Hala ere, markagailua 5-1 alde zeukala, sufritu egin zuen partida bere sakearekin itxi ahal izateko baina azkenean Idiazabalgo gazteak garaipen historikoa erdietsi zuen, lehen euskalduna delarik horrelako txapelketa bat irabazten.

Duela hiru urtetik Bartzelonan entrenatzen duen 17 urteko tenislari gipuzkoarrak orain arte zuen topea Grand Slam batean 2020an erdietsitako Australiako final-laurdenak ziren, eta bertan erretiratu egin behar izan zuen, bero-kolpe baten ondorioz (Euskadiko txapela hirutan jantzia dauka ere).

Ane Mintegik bere familia eta taldeari eskaini zion Londresen lortutako garaipen handia, baita ere Idiazabal bere herrian pantaila handi batekin partida jarraitu zuten guztiei. Azkenik, aurreratu zuen datorren asteazkenetik aurrera Gasteizen arituko dela jokatzen Araba World Tennis Tour txapelketako II. ekitaldian.

Gasteiz Hiria Herri Lasterketa azaroaren 1-ean

Gasteiz Hiria Herri Lasterketa azaroaren 1-ean

LASTERKETAK/GASTEIZ HIRIA   Dato kaletik eta 10 kilometroko ibilbidearekin azaroaren 1ean, goizeko 11:00etan ospatuko da XVI. aldiz Gasteiz Hiria herri lasterketa. Euskara eta kirola uztartzeko helburua duen lasterketa honetan izena emateko   [gallery...

III Burdin Hesia mendi lasterketa eta mendi martxa izugarrizko giroan

III Burdin Hesia mendi lasterketa eta mendi martxa izugarrizko giroan

LASTERKETAK   Joan den igandean, maiatzak 24ean  ospatu zen III Burdin hesia mendi lasterketa eta lehen  mendi martxa Bilbotik Laudiora. 25 kilometrotako ibilbidea izan zuen lasterketak Bizkaia frontoitik abiatu zen goizeko 9,30etan eta 200 korrikalarik hartu...