TENIS
Ane Mintegi Roland Garros Junior txapelketatik kanpo geratu da
Duela zenbait egun, Ane Mintegik hirugarrenez jantzi zuen Euskadiko txapela, Gasteizko Peña Vitoriana Tenis Club elkartearen pistetan jokatutako finalean Mercedes Aristegi mendean hartu ondoren.
Ane Mintegi idiazabaldarrak 16 urte besterik ez ditu, baina dagoeneko hirugarren aldiz irabazi du Euskadiko Txapela. Aurreneko seta 6-2 irabazi zuen idiazabaldarrak, baina bigarrenaren hasieran, aurretik jarri zen Aristegi (3-1), nahiz eta azkenean Mintegi 6-4 gailendu zen, Euskadiko txapela etxera eraman zuelarik.
Hurrengo erronka Frantzian zuen Ane Mintegik, Roland Garros torneo entzutetsuan parte hartzeko eskubidea irabazia baitzuen, junior mailan. 2019an, txapelketa horretako final zortzirenetara iritsi zen idiazabaldarra (egun rankinaren 41. postuan dago Mintegi).
Banakako Roland Garros txapelketan Mintegi lehiaketatik kanpo geratu zen lehenengo itzulian. Alexandra Vecic-en kontra galdu zuen 6-4 eta 6-3.
Banakako txapelketatik at geratu ostean, binakakoan hasi zuen bere ibilbidea Mintegik Victoria Jimenezekin batera, eta bere lehenengo norgehiagokan Pia Lovric eta Amarissa Kiara bikotearen aurka irabazi zuten bi setetan: 6-4 eta 6-3.
Bigarren itzulian Julie Belgraver eta Celia Belle Mohr-en aurka neurtu behar zituzten indarrak, partida hori irabazita binakako Roland Garros Juniorreko finalaurdenetarako txartela lortuko zutelarik.
Baina azkenean ezin izan dute txapelketan aurrera egin, izan ere, bigarren itzuli horretan Julie Belgraver eta Celia Belle Mohr-en aurka galdu baitzuten, 6-3 eta 6-1.
Ane Mintegi Junior mailako Roland Garros txapelketatik kanpo geratu da beraz, banakako txapelketatik lehenengo itzulian kanporatuta izan ostean eta binakako txapelketako bigarren itzuliko partidua galdu eta gero.
Oihana Azkorbebeitia: “Euskal ikurrekin eta euskal herritar gisa joaten naiz leku guztietara”
Munduko Kopan hirugarren izan berritan kalakan aritu gara Abadiñoko korrikalariarekin
Javier Goitia eta Zutoia Odriozola, Urduñako mendi lasterketako garaileak
Aurtengo proban, 33 kilometro eta 1.750 metroko desnibel positibokoa, Txolope eta Bedarbide mendiak igo zituzten
Eneko Gurrutxagak eta Maddi Mujikak irabazi dute Adunako mendi duatloia
2021eko Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituko irabazleak Enara Oronoz eta Eneko Gurrutxaga izan dira